62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

116/2010 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Gizarte Ongizate, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren egitura garatzen duena.

Martxoaren 17ko 18/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutu berriak onetsi ziren, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari atxikitako erakunde autonomo gisa.

Erakunde horren egitura finkatzeko asmoz, aipatutako araua garatu zen, Nafarroako Kirolaren Institutuaren egitura garatzen duten bulego eta unitate teknikoak ezarriz eta haien eginkizunak arautuz. Hori guztia ahalbidetzeko, Gizarte Ongizate, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak urtarrilaren 12an onetsitako 2/2009 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren egitura garatu zen.

Gero, Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 21ean egindako bilkuran erabaki zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan dauden administrazio unitateak murriztea. Nafarroako Kirolaren Institutuari bi unitate organiko kentzea dagokio.

Erabaki horren ondorioz, Nafarroako Gobernuaren aurreikuspenei egokitutako egitura berria onetsi behar da, bulegoen eta unitate teknikoen mailetan.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legean eta martxoaren 17ko 18/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Idazkaritza Nagusiaren eta Kirol arloko Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuaren mende zuzenean, eta hango titularrak haien goi plangintzaren eta koordinazioaren ardura izanik, bulego hauek daude:

-Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoa.

-Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoa.

2. artikulua. Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Aurrekontuaren, aurrekontu-exekuzioaren, prozeduren eta prozesu ekonomiko-administratiboen barne azterketa eta kontrola egitea, kontuan hartuz Nafarroako Kirolaren Institutuko unitate organikoek ematen duten informazioa.

-Zerbitzuko zuzendaritzari laguntzeko ekintzak kudeatzea erakunde autonomoaren aurrekontu orokorren aurreproiektua prestatzean, haren jarraipen eta kontrol lanetan eta, orobat, eskatzen diren aurrekontu-, ekonomia-, administrazio- eta prozedura-txostenak prestatzean.

-Kontu-hartzailetza delegatuarentzako espediente arruntak tramitatzeko prozesuak kudeatu eta kontrolatzea, eta laguntza administratiboa ematea Zerbitzuko zuzendariari berariazko espedienteak tramitatzeko, Ekonomia Zerbitzuari eta Kontu-hartzailetza Orokorrari, espediente horiek urte anitzeko gastuei, aurrekontu-aldaketei eta Gobernuaren edo bestelako baimenei buruzkoak badira.

-Nafarroako Kirolaren Institutuko zentroen kontabilitate orokorra planifikatu, koordinatu eta haren segimendua egitea.

-Espedienteen segimendu eta kontrolerako sostengu administratiboa koordinatu eta garatzea, espedienteen dokumentu-edukia osatu arte, tramitazioa bukatu arte eta, azkenik, Nafarroako Kirolaren Institutuaren beraren Artxibo Nagusian entregatu arte.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizun batzuk, Zerbitzuko zuzendariak aginduz gero.

3. artikulua. Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Ondoko hauek kudeatu, koordinatu eta kontrolatzea: erakunde autonomoko bulego zentralak, oro har, baita bertan sortzen diren administrazio lanak eta mantentze-lanak ere, bereziki artxibo nagusikoak, erregistrokoak, biltegikoak eta hornigaien biltegikoak.

-Inbertsio berekietan eta ondasun arruntetako gastuetan egiten diren jarduketak, Zerbitzuen Katalogoari dagozkionak, kudeatu eta koordinatzea, ondoko hauetakoak besteak beste: modernizazio zerbitzuak; erabiltzailearendako zerbitzuak, besteak beste, telekomunikazioak eta horien gaineko gorabeherak, lan estazioak, informazio sistemak eta segurtasun esparruak; proiektu eta esperientzia arrakastatsuei buruzko zerbitzuak eta atal honen barrenean sar daitezkeen bestelako zerbitzuak.

-Erosketen Zentralaren jarduketak kudeatu eta koordinatzea, inbertsio berekien bidez -altzarietarako, ekipamendurako, ibilgailuetarako eta beste batzuetarako- eta ondasun arruntetarako gastuen bidez (bulegoko materiala, papera eta sar daitezkeen beste batzuk), eta horretarako garatzen diren prozesuak kontrolatzea.

-Nafarroako Kirolaren Institutuko funtzionarioen plantillaren finkapena, egokitzapena eta prestakuntza koordinatzea.

-Institutuari atxikitako langileei buruzko laneko aferak kudeatu eta tramitatzea, baliabideen optimizazioa lortze aldera, hori guztia Institutuak esleiturik dituen eginkizunak eraginkortasunez eta eragimenez bete eta egiteko.

-Aurreikusitako jarduera eta prozesuak koordinatzea lantokian laneko arriskuei aurrea hartu ahal izateko moduan eta laneko osasuna sustatzeko moduan.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizun batzuk, Zerbitzuko zuzendariak aginduz gero.

4. artikulua. Kirol Zuzendariordetzako Kirola Sustatzeko Atalak bulego hauek izanen ditu bere egituran:

-Kirola Sustatzeko Bulegoa.

-Kirol Jokoen Bulegoa.

5. artikulua. Kirola Sustatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Eskolako kanpainak eta kirola sustatzeko egiten diren bestelako kanpainak antolatu eta kontrolatzea.

-Entitateekin sinatu beharreko hitzarmenak sustatzea, kirol praktika garatzeko.

-Kirola, kultura eta artea lotzeko jarduera eta kanpainak sustatzea.

-Nafarroako kirolaren historia prestatzeko materialak bildu eta hedatzeko jarduerak sustatzea.

-Udal kirola antolatzeko toki entitateei ematen zaizkien laguntzak kudeatzea.

-Udal kirola antolatzeko, toki entitateei eta kirol entitateei laguntza teknikoa ematea.

-Kirola eta kirol praktika sustatzeko asmoz, kirol garapeneko agenteekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmenak prestatu eta kudeatzea.

-Entitateentzako eta norbanakoentzako laguntzak sustatzea, Nafarroako Kirolaren Institutuaren iritziz interesgarriak diren jarduketa puntualak antolatzeko.

-Kirol arloko eskola eta udal kanpainen jardueretan irudi korporatiboa erakusteko euskarriak kontrolatu eta haien segimendua egitea.

-Kirol arloko eta interes orokorretako gaiei buruzko biltzar eta jardunaldien antolakuntza sustatzea.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizun batzuk, atalaren eskumenekoak izanik hari aginduz gero.

6. artikulua. Kirol Jokoen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Nafarroako Kirol Jokoen diseinua eta programa prestatzea, federazioekin batera, eta programa berriak sartzeko proposamenak egitea.

-Nafarroako Kirol Jokoak kudeatu eta koordinatzea, kirol federazioekin eta Nafarroako toki entitateekin batera.

-Nafarroako Kirol Jokoak koordinatzea Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin.

-Federazioek eta Nafarroako Kirolaren Institutuak kirol jokoen gainean sinatzen dituzten lankidetza hitzarmenen eranskinak prestatzea.

-Garatzen diren programen kalitatea kontrolatzea, antolakuntzan, kirol mailan eta prestakuntza arloan.

-Estatuko Kirol Administrazioak edo beste erakunde ofizial batzuek antolatzen dituzten txapelketetan Nafarroa ordezkatzen duten taldeak eta selekzioak prestatzen laguntzea.

-Nafarroako Kirol Jokoen gaineko informazioa kudeatu, koordinatu eta zabaltzea.

-Adingabeen kirol jarduerari buruzko araudia planifikatzea eta haren segimendua egitea haientzako kategorietan.

-Bereziki kirola sustatzeko asmoa duten kirol ikuskizunak antolatzeko laguntzak eta kontratuak kudeatzea.

-Estatuko Kirol Administraziotik sustatzen diren kirol programak koordinatzea eta haien segimendua egitea, administrazio horrekin lankidetzan.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizun batzuk, atalaren eskumenekoak izanik hari aginduz gero.

7. artikulua. Entitateen eta Kirol-errendimenduaren Atalak bulego hauek ditu:

-Kirol Federazioen Bulegua.

-Kluben eta Kirol-errendimenduaren Bulegoa.

-Kirol Teknifikazioaren Bulegoa.

8. artikulua. Kirol Federazioen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Kirol babesletza sustatzea, interes sozialeko espedienteen tramitazioa kudeatzea eta horiei buruzko informazioa ematea.

-Federazioentzako laguntzak kudeatu, koordinatu eta kontrolatzea, hitzarmenen bidez, haien kirol eta kudeaketa garapen osoa eta haien hedadura sustatuz, bereziki eskuordetzen zaizkien eginkizunak.

-Kirolaren Etxearen eta hango zerbitzu orokor eta komunen kudeaketa koordinatzea.

-Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroa kudeatzea.

-Federazioen estatutuen, erregelamenduen eta hauteskunde prozesuen proposamenak kudeatzea, baita kirol modalitateak aitortzeko prozesuak eta beste baimen batzuk ere.

-Kirola antolatzeko hitzarmenak bultzatzea, Nafarroako kirol federazioen bitartez.

-Nafarroako, Espainiako edo nazioarteko kirol federazioen arteko lankidetza sustatzea, koordinatzea eta laguntzea.

-Nafarroan kirol federaziorik ez duten kirol modalitateak sustatu eta haiek garatzen laguntzea.

-Parte-hartze instituzionalaren kudeaketa lanetan laguntzea, Nafarroako kirol federazioen bitartez.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizun batzuk, atalaren eskumenekoak izanik hari aginduz gero.

9. artikulua. Kluben eta Kirol-errendimenduaren Bulegoak eginkizun hauek ditu:

-Espainiako eta atzerriko kirol jarduera eta txapelketetan parte hartzeko, deialdi eta hitzarmenen bidez klubei eta kirolariei ematen zaizkien laguntzak kudeatu, koordinatu eta kontrolatzea, haien kirol garapen osoa eta errendimendua sustatzeko.

-Goi mailakotzat hartzen diren eta gizarte eta kirol errentagarritasun eta oihartzun handia duten ikuskizunei, jarduerei edo taldeei kirol babesa emateko espedienteak kudeatu eta kontrolatzea.

-Gizartean oihartzuna duten Espainiako eta atzerriko kirol gertakari, ikuskizun eta lehiaketak eta interes bereziko kirol jarduerak antolatzeko, deialdi eta hitzarmenen bidez klubei eta kirolariei ematen zaizkien laguntzak kudeatu, koordinatu eta kontrolatzea, haien kirol garapen osoa eta errendimendua sustatzeko.

-Interes berezia duten gaietarako, kirol klub eta fundazioekin lankidetza hitzarmenak sustatu eta kudeatzea, haien kirol mailaren arabera.

-Egiten diren goi mailako kirol jardueretan eta kirol kluben kirol jardueran, irudi korporatiboaren eta/edo erabakitzen den beste irudi baten euskarri bereizleak kudeatu eta haien segimendua egitea, komunikabideetan eta gizartean oihartzuna dutenean.

-Nafarroan kokaturik dauden unibertsitateen kirol jarduera eta lehiaketak koordinatu eta haiek garatzeko lanetan laguntzea.

-Kirol Sariak eta Kirolaren Goresmen Sariak emateko prozesua koordinatu eta kudeatzea.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizun batzuk, atalaren eskumenekoak izanik hari aginduz gero.

10. artikulua. Kirol Teknifikazioaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Nafarroan errendimendu handiko kirolak dituen beharrak koordinatzea, kirol federazioekin eta Nafarroako edo Estatuko beste entitate batzuekin lankidetzan.

-Nafarroako goi mailako kirolaren arloan, kirol teknifikaziorako programak eta selekzioentzakoak abian jartzeko baldintzak sustatu, haiek diseinatu, abian jarri eta kontrolatzea, eta horretarako, laguntzen eta, kasua bada, lankidetza hitzarmenen proposamenak egitea.

-Nafarroako Selekzioen marka korporatiboaren elementu bereizleak kudeatu eta haien segimendua egitea.

-Nafarroako errendimendu handiko kirola antolatzeko esparrua kudeatu eta kontrolatzea, Nafarroako Kirolaren Institutuaren helburuetan finkatutako jarraibideekin bat.

-Kirolari talentudunak antzemateko programak sustatu, sistematizatu eta koordinatzea.

-Kirol arloko trukeak sustatzea, kirol teknifikaziorako eta selekzioek aurrera egiteko baliabide gisa.

-Kirol jarduera eta norberaren ikasketak, bizitza pertsonala eta lana bateragarriak izateko neurriak proposatzea.

-Behar diren zentroekin koordinazio lana egitea, goi mailako kirolari nafarren entrenamenduen baldintzak hobetzeko.

-Erabilerei buruzko hitzarmenak koordinatzea eta haien segimendua egitea, Kirol Azpiegituren Zerbitzuarekin koordinatuz, bai Nafarroako Kirolaren Institutuarekiko hitzarmenen bidez diruz lagundutako instalazioetarako, bai instalazio orokorretarako.

-Kirol arloko fundazioei aholkularitza ematea eta haiekin lana koordinatzea, Nafarroan errendimendu handiko kirola hobetzeko programak garatzeko.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizun batzuk, atalaren eskumenekoak izanik hari aginduz gero.

11. artikulua. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak, zentroko zuzendariaren mende, unitate tekniko hauek ditu bere egituran:

-Laguntzako Unitate Teknikoa.

-Ikerkuntzako Unitate Teknikoa.

-Prestakuntzako Unitate Teknikoa.

12. artikulua. Laguntzako Unitate Teknikoak eginkizun hauek ditu:

-Zentroko zuzendaritzak ezartzen dituen helburu eta jarduketa-ildoetatik abiatuta, laguntza mediko eta zientifikoaren arloko jarduketen planifikazio orokorra egitea.

-Unitate teknikoak egiten duen lanaren berri ematea zentroko zuzendaritzari eta hark esleiturik dituen eginkizunetan laguntzea.

-Unitate teknikoaren ekipamendua, jarduera ekonomiko-administratiboa eta, oro har, esleiturik dituen baliabideak kudeatu eta kontrolatzea, eta orobat, bere eskumenekoak izanik, indarreko araudiaren arabera erabakitzen diren laguntzak.

-Planifikatzen diren ikerkuntza eta prestakuntza jarduerei laguntzea, zentroko zuzendaritzak ezartzen duen bezala inplikatuz.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren bestelako eginkizunak, baita zentroak berak eskuordetuak dituenen artetik hango zuzendaritzak agintzen dizkion beste batzuk ere, foru agindu honetan adierazi ez direnak.

13. artikulua. Ikerkuntzako Unitate Teknikoak eginkizun hauek ditu:

-Zentroko zuzendaritzak ezartzen dituen helburu eta jarduketa-ildoetatik abiatuta, ikerkuntzaren arloko jarduketen planifikazio orokorra egitea.

-Unitate teknikoak egiten duen lanaren berri ematea zentroko zuzendaritzari eta hark esleiturik dituen eginkizunetan laguntzea.

-Unitate teknikoaren ekipamendua, agiriak, jarduera ekonomiko-administratiboa eta, oro har, esleiturik dituen baliabideak kudeatu eta kontrolatzea, eta orobat, bere eskumenekoak izanik, indarreko araudiaren arabera erabakitzen diren laguntzak.

-Planifikatzen diren sostengu eta prestakuntza jarduerei laguntzea, zentroko zuzendaritzak ezartzen duen bezala inplikatuz.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren bestelako eginkizunak, baita zentroak berak eskuordetuak dituenen artetik hango zuzendaritzak agintzen dizkion beste batzuk ere, foru agindu honetan adierazi ez direnak.

14. artikulua. Prestakuntzako Unitate Teknikoak eginkizun hauek ditu:

-Zentroko zuzendaritzak ezartzen dituen helburu eta jarduketa-ildoetatik abiatuta, prestakuntzaren arloko jarduketen planifikazio orokorra egitea.

-Unitate teknikoak egiten duen lanaren berri ematea zentroko zuzendaritzari eta hark esleiturik dituen eginkizunetan laguntzea.

-Unitate teknikoaren ekipamendua, agiriak, jarduera ekonomiko-administratiboa eta, oro har, esleiturik dituen baliabideak kudeatu eta kontrolatzea, eta orobat, bere eskumenekoak izanik, erabakitzen diren laguntzak.

-Planifikatzen diren sostengu eta ikerkuntza jarduerei laguntzea, zentroko zuzendaritzak ezartzen duen bezala inplikatuz.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren bestelako eginkizunak, baita zentroak berak eskuordetuak dituenen artetik hango zuzendaritzak agintzen dizkion beste batzuk ere, foru agindu honetan adierazi ez direnak.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Berretsi egiten dira, egin ziren baldintza berberetan, izendapen hauek: Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko buruarena, Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko buru gisa, eta Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko buruarena, Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoko buru gisa.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe utzi dira Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 2/2009 Foru Agindua, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren egitura garatu zuena, eta, orobat, foru agindu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo baxuagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzen zaio foru agindu honetan xedatutakoa gauzatzeko behar diren aurrekontu-aldaketak egin ditzan.

Bigarrena.-Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko apirilaren 16an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1007034