62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

97/2010 FORU AGINDUA, apirilaren 6koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, kirol teknikari, epaile edo arbitro gisa prestatzeko ikastaroetarako norgehiagokako araubideko laguntzen deialdiaren oinarriak onesten dituena.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 84. artikuluak ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak prestakuntza bultzatuko duela kirol jardueren esparruan. Halaber, 85. artikuluari jarraikiz, kirol arloko zerbitzu teknikoetan aritzeko ezinbestekoa da kasuko titulazioaren jabe izatea, kirol gaietan indarra duten arauekin bat.

Nafarroako Kirolaren Institutuak egiaztatu du, batez ere Nafarroako Kirol Jokoetan, parte hartzen duten kluben entrenatzaile eta laguntzaile askok ez dutela kirol arloko inolako titulaziorik, eta horrek ondorioa duela egiten den kirolaren kalitatean. Egoera hori kezkagarria da Foru Komunitateko Kirol Administrazioarentzat, gure arau juridikoetan babes berezia duen biztanle talde bat ukitzen baitu, hau da, adingabeak. Hori horrela, Nafarroako Kirolaren Institutuak "Kirolean hasteko prestatzailea" izeneko plan bat sortu du, Nafarroako Kirol Jokoetako kirol ekipoen eta taldeen entrenatzaileei prestakuntza estandar bat eta gutxieneko titulazioa emateko.

Era berean, maila desberdinetan kirol teknikarien, epaileen edo arbitroen prestakuntza sustatzea gure komunitatean garatzen diren kirol programak eta jarduerak hobetzeko bide zuzena da.

Azaldutakoaren ondorioz, bidezkotzat jotzen da kirol teknikari, epaile edo arbitro gisa prestatzeko laguntzetarako deialdia egitea, ikusitako akatsak zuzentzeko eta kirol irakasketen kalitatea hobetzeko. Jarduketa horrek lehentasuna izan behar du prestakuntzaren beheko mailetan eta, bereziki, kirolean hasteko prestatzaileari dagokionez, kontuan hartuta zer lotura duen adingabeentzako kirol jardueren programekin, zeinen adierazgarri nagusia Nafarroako Kirol Jokoak baitira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Kirolaren Institutuak kirol teknikari, epaile edo arbitro gisa prestatzeko ikastaroetarako laguntzen deialdia onestea, foru agindu honen 1., 2. eta 3. eranskinetan ezarri diren oinarriei jarraikiz.

2. 10.704 euroko gastua baimentzea, 2010eko gastuen aurrekontuko "Kirol jarduerak sustatzeko laguntzak" izeneko 940002-95100-4809-336100 kontu-sailaren kargura.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen bidez handitzen ahalko da deialdi honetarako baimendutako gastua, aurrekontuan dagoen erabilgarritasunaren arabera eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Kirolaren Institutuari, Kirol Zuzendariordetzari eta Idazkaritza Nagusiaren eta Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko apirilaren 6an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

1. ERANSKINA

Oinarriak

1. Xedea eta iraunaldia.

1. Kirol teknikari, epaile edo arbitro gisa prestatzeko ikastaroetarako laguntzen araubidea ezartzea du xede deialdi honek, ikastaro horiek Nafarroako kirol federazioek edo Nafarroako Kirolaren Instituak, haiekin edo Nafarroako toki entitateekin batean, sustatuak izanik. Deialdi honen xede dira, halaber, Nafarroatik kanpoko beste kirol federazio batzuek kirol teknikariak prestatzeko sustatzen dituzten ikastaroetarako laguntzak.

2. Deialdiaren baldintzak beterik, irakastaldia 2009ko azaroaren 1etik 2010eko urriaren 31ra bitarte bukatu duten ikastaroetarako laguntzak eskatzen ahalko dira.

2. Helburua.

1. Deialdi honetako laguntzak ondoren ageri diren prestakuntza ikastaroetan matrikula edo inskripzioa egiteko kuotek eta bestelako eskubideek sortutako gastuak hein batean konpentsatzeko emanen dira:

a) Kirol modalitateetan "kirolean hasteko prestatzailearen" titulua lortzeko ikastaroak, Nafarroako Kirolaren Institutuak Nafarroako kirol federazioekin eta/edo Nafarroako toki entitateekin elkarlanean sustatutakoak.

b) Kasuan kasuko kirol modalitateko I., II. edo III. mailako kirol teknikariaren titulua lortzeko ikastaroak, kirol federazioek ECD/3310/2002 Aginduaren arabera sustatutakoak, baldin eta Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak edo ikastaroa egiten den autonomia erkidegoko kirol arloko agintariek emandako ebazpenaren bidez baimendutakoak badira.

c) Abenduaren 16ko ECD 3310/2002 Aginduaren arauditik kanpo, kirol federazioek sustatutako maila desberdinetako kirol teknikarientzako hasierako prestakuntzarako ikastaroak.

d) Maila desberdinetako epaileen edo arbitroen titulaziorako ikastaroak, kirol federazioek sustatuak.

2. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren eremuan egindako kirol teknikarientzako prestakuntza ikastaroak deialdi honetatik kanpo geldituko dira, irakaskuntza arautuak direlako, Hezkuntza Departamentuaren eskumenekoak.

Halaber, ez da laguntzarik emanen bere eskumenak erabiliz kirol federazioak ez diren entitate pribatuek sustatutako ikastaroetarako.

3. Onuradunak.

1. Laguntza eskatzen ahalko dute diru-laguntza hauen xede diren ikastaroetan lankideak inskribatzen dituzten pertsona fisikoek eta klubek.

2. Onuradunek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Dagokion ikastaroan inskripzioa egiten denean Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea.

b) Kluben kasuan, Nafarroako Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta egotea.

c) Irakastaldia osatzen duten multzo eta arlo guztien ebaluazio probak gainditzea.

4. Eskabideak non eta noiz aurkeztu.

Eskabideak eta agiri osagarriak Nafarroako Kirolaren Institutuko Erregistroan (Arrieta kalea, 25; 31002 Iruña) aurkeztuko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren baliabideen bidez. Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 31 izanen da.

Eskatutako dokumentazioa osorik aurkezten ez bada, interesdunari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzala eta, halaber, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, bere eskaerari uko egin diola ulertuko dela.

5. Eskabideak eta agiriak.

1. Eskaerak Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzenduko zaizkio, deialdi honen 2. eranskinean dauden eredu normalizatuen arabera.

2. Eskaerak ongi bete eta honako dokumentazioa erantsiko zaie:

a) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (aurretik aurkeztu ez dutenentzako bakarrik), hala behar izanez gero, emandako laguntza ordaintzeko.

b) Eskatzailea pertsona fisikoa denean: eskatzailearen NANaren fotokopia.

c) Eskatzailea kluba denean: IFKren fotokopia eta parte-hartzaileen izen osoa eta NANaren zenbakia.

3. Laguntza eskaeraren xedea I., II. eta III. mailetako edo antzekoetako kirol teknikari titulua lortzeko kirol federazioek antolatutako ikastaroak egitea bada, bai epaile edo arbitroentzako ikastaroak ere, interesdunek, aipatutako agiriez gain, ondoko hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Matrikula edo inskripzio gisa ordaindutakoaren gordekinaren fotokopia.

b) Deialdiaren egunak eta arlo eta multzo bakoitzean lortutako kalifikazioak biltzen dituen ziurtagiria, ikastaroa sustatzen duen kirol federazioak emandakoa. Ikastaroak abenduaren 16ko ECD 3310/2002 Aginduan xedatutakoari jarraikiz egiten direnean, ikastaroa baimentzeko autonomia erkidegoko kirol agintariek emandako ebazpenaren aipamena ere aurkeztu beharko da.

4. Laguntza ikastaro baterako baino gehiagotarako eskatzen bada, ikastaro bakoitzeko eskaera bat aurkeztuko da.

5. Azaldutako agiriez gain, Nafarroako Kirolaren Institutuak laguntzak emateko beharrezkotzat jotzen dituen bestelako agiriak eskatzen ahalko ditu.

6. Instrukzioa, balorazioa eta zenbatekoa.

1. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak eskaerak tramitatuko ditu, eta laguntzak emateko proposamena igorriko dio Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari.

2. Laguntzen banaketa irizpide hauen arabera eginen da:

2.1. A modalitatea:

Modalitate honetan sartzen dira eranskin honen 2. oinarriko a) eta b) letretan ageri diren ikastaroen arloan eskatutako laguntzak. Atal honetarako bideratutako zenbatekoa baimendutako gastuaren %75 izanen da.

a) Dagokion modalitateko "kirolean hasteko prestatzaileentzako" ikastaro bat egiteagatik: matrikularen/inskripzioaren eskubide gisa ordaindutakoaren %80, gehienez. Nolanahi ere, laguntza bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 120 eurokoa izanen da.

b) Dagokion modalitateko I. mailako kirol teknikari izateko ikastaro bat egiteagatik: matrikularen/inskripzioaren eskubide gisa ordaindutakoaren %70, gehienez. Nolanahi ere, laguntza bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 360 eurokoa izanen da.

c) Dagokion modalitateko II. mailako kirol teknikari izateko ikastaro bat egiteagatik: matrikularen/inskripzioaren eskubide gisa ordaindutakoaren %60, gehienez. Nolanahi ere, laguntza bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 480 eurokoa izanen da.

d) Dagokion modalitateko III. mailako kirol teknikari izateko ikastaro bat egiteagatik: matrikularen/inskripzioaren eskubide gisa ordaindutakoaren %50, gehienez. Nolanahi ere, laguntza bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 600 eurokoa izanen da.

2.2. B modalitatea.

Modalitate honetan sartzen dira eranskin honen 2. oinarriko c) eta d) letretan ageri diren ikastaroen arloan eskatutako laguntzak. Atal honetarako bideratutako zenbatekoa baimendutako gastuaren %25 izanen da.

a) Kirol teknikari izateko ikastaroa irizpide partikularren arabera egiteagatik, abenduaren 16ko ECD 3310/2002 Agindutik aparte eta zein autonomia erkidegotan egin den, hango kirol agintarien baimenik gabe, haren modalitatean edo espezialitatean araubide bereziko titulazio berriek agintzen dutela, matrikula/inskripzio eskubide gisa ordaindutako zenbatekoaren %50 emanen da, gehienez ere. Nolanahi ere, laguntza bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 300 eurokoa izanen da.

b) Kirol teknikari izateko ikastaroa irizpide partikularren arabera egiteagatik, abenduaren 16ko ECD 3310/2002 Agindutik aparte eta zein autonomia erkidegotan egin den, hango kirol agintarien baimenik gabe, haren modalitateak edo espezialitateak araubide bereziko titulaziorik ez dutela, matrikula/inskripzio eskubide gisa ordaindutako zenbatekoaren %40 emanen da, gehienez ere. Nolanahi ere, laguntza bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 200 eurokoa izanen da.

c) Kirol modalitate bateko epaile edo arbitro izateko ikastaroa egiteagatik, matrikula/ inskripzio eskubide gisa ordaindutakoaren %50 emanen da, gehienez ere. Nolanahi ere, laguntzaren gehieneko zenbatekoa 250 eurokoa izanen da, pertsona bakoitzeko.

Maila bakoitzean pertsona bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, 3. eranskinean azaltzen diren formulak eta kasuak aplikatuko dira.

7. Ebazpena eta laguntzen ordainketa.

1. Eskaerei buruzko ebazpena Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendariak proposatuta, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta bi hilabeteko epean.

2. Nafarroako Kirolaren Institutuak eskaera onetsi edo ukatu zaien jakinaraziko die interesdunei, eta, onetsiz gero, haren zenbatekoa azalduko. Halaber, emandako laguntzak Nafarroako Kirolaren Institutuko eta Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko iragarki oholetan jarriko dira.

3. Ezarritako epean ebazpenik eta jakinarazpenik ez bada, ezetsitzat joko da eskaera, Diru-laguntzei buruzko ekainaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

8. Laguntzen bateragarritasuna.

1. Deialdi honetako laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribatuek xede eta helburu bererako ematen ahal duten beste edozein laguntzarekin. Beste laguntza batzuk jasoz gero, interesdunak laguntza eman dion erakundearen ziurtagiria aurkeztu beharko du, zenbat diru jaso duen azaltzeko.

2. Deialdi honetan araututako laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo bestelako laguntzekin metatuta, ez du behin ere gaindituko ikastaroa egiteko onuradunak ordaindutakoa.

9. Onuradunen betebeharrak.

Deialdi honetako laguntzen onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Laguntza emateko baldintzak betetzen dituztela frogatzea.

b) 2 b) oinarrian aipatutako kasuan, irakastaldi ondoko praktikaldia egitea, ikastaroa osatzeko.

c) Informazioa ematea eta Nafarroako Kirolaren Institutuak eskatutako egiaztapenak egitea.

d) Laguntzaren xedea den ikastaroa finantzateko bestelako diru-laguntzak, laguntzak edo diru-sarrerak jasoz gero, horren berri ematea Nafarroako Kirolaren Institutuari.

e) Nafarroako Ogasun Publikoarekiko obligazioak beteak izatea.

10. Ez-betetzea.

Deialdi honetako arauetan ezarritakoa betetzen ez bada, edo adierazitako datuak gezurrezkoak badira, diru-laguntza galdu eta jasotako dirua itzuli beharko da. Legeek ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da diru-laguntza pagatu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutza interesak pagatzeko eskatzea.

11. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenen arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiko zaio.

12. Errekurtsoak.

1. Deialdi honen eta bere oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

2. Era berean, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko15/2004 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

13. Ordezko araudia.

Deialdi honetan ezarrita ez dagoen guztian Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

2. ERANSKINA

Pertsona fisikoentzako eskabidea

Izena:...........................................; N.A.N.: .........................................

Helbidea: ............................................................................................

Herria: .................................... P.K.: ...................................................

ADIERAZTEN DUT:

..................... diploma lortzeko kirol prestakuntzarako ikastaroa egin dudala. Ikastaroa ....................n egin zen, ............(e)tik ...........(e)ra, .......................k antolatua. ........................................................................

Ikastaro hori .............. foru aginduak onetsitako deialdiaren 2. oinarrian aurreikusitako kasuen artean dagoela.

Horrenbestez,

ESKATZEN DU:

Ikastaro horretako matrikula/inskripzioa egiteko gastuak hein batean ordaintzeko laguntza.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
Eskatzailearen sinadura

Kirol klubentzako eskabidea

Entitatea: ............................................................................................

Erregistro zenbakia: ........................... IFK: ........................................

Helbidea: .................................................................................................................. Telefonoa: ..............................................................................

Herria: ................................................................................................. P.K.: ..........................................................................................................

Kirol modalitatea: ...............................................................................

ADIERAZTEN DUT:

Atzeko aldean ageri diren kirol teknikariek ..........................................diploma lortzeko prestakuntzarako ikastaroa egin dutela. ................................................................................. Ikastaroa ....................(e)n egin da, ............(e)tik ...........(e)ra, .......................(e)k antolatuta. .........................

Ikastaro hori ................ foru aginduak onetsitako deialdiaren 2. oinarrian aurreikusitako kasuen artean dagoela.

Horrenbestez,

ESKATZEN DU:

Ikastaro horretako matrikula/inskripzioa egiteko gastuak hein batean ordaintzeko laguntza.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
Kirol klubeko burua

.................................... jaunak/andreak, ............................................

(Atzeko aldea).

Laguntzarako eskubidea duten ikastaroko parte-hartzaileen zerrenda

NANa

IZEN-DEITURAK

3. ERANSKINA

Maila bakoitzean laguntzen zenbatekoa zehazteko prozedura

A modalitatea.

-Nomenklatura:

N0:

Laguntza eskatzaileen kopurua, kirolean hasteko prestatzaile ikastaroetarako

N1:

Laguntza eskatzaileen kopurua, I. mailako kirol teknikari izateko ikastaroetarako

N2:

Laguntza eskatzaileen kopurua, II. mailako kirol teknikari izateko ikastaroetarako

N3:

Laguntza eskatzaileen kopurua, III. mailako kirol teknikari izateko ikastaroetarako

Sgeh0:

Eskatzaile bakoitzeko gehieneko laguntza, kirolean hasteko prestatzaile izateko ikastaroetarako

Sgeh1:

Eskatzaile bakoitzeko gehieneko laguntza, I. mailako kirol teknikari izateko ikastaroetarako

Sgeh2:

Eskatzaile bakoitzeko gehieneko laguntza, II. mailako ikastaroetarako

Sgeh3:

Eskatzaile bakoitzeko gehieneko laguntza, III. mailako ikastaroetarako

Sguzt A:

A modalitateko laguntzetarako aurrekontua, guztira

CA:

Koefizientea = (N0 x 0,8 x 1) + (N1 x 0,7x 3) + (N2 x 0,6 x 4) + (N3 x 0,5 x 5)

S0:

Kirolean hasteko prestatzaile izateko ikastaroetarako laguntzen zenbatekoa, guztira

S1:

I. mailako kirol teknikari izateko ikastaroetarako laguntzen zenbatekoa, guztira

S2:

II. mailako kirol teknikari izateko ikastaroetarako laguntzen zenbatekoa, guztira

S3:

III. mailako kirol teknikari izateko ikastaroetarako laguntzen zenbatekoa, guztira

S0/pers:

Kirolean hasteko prestatzaile izateko ikastaroetarako laguntzen zenbatekoa, pertsona bakoitzeko

S1/pers:

I. mailako kirol teknikari izateko ikastaroetarako laguntzen zenbatekoa, pertsona bakoitzeko

S2/pers:

II. mailako kirol teknikari izateko ikastaroetarako laguntzen zenbatekoa, pertsona bakoitzeko

S3/pers:

III. mailako kirol teknikari izateko ikastaroetarako laguntzen zenbatekoa, pertsona bakoitzeko

-Kirolean hasteko prestatzailea:

Maila honetako laguntzak honela kalkulatuko dira:

N0 x 0,8 x 1

S0

S0 =

----------

x Sguzt A

S0/pers =

----

CA

N0

-I. maila:

Maila honetako laguntzak honela kalkulatuko dira:

N1 x 0,7 x 3

S1

S1 =

----------

x Sguzt A

S1/pers =

----

CA

N1

-II. maila:

Maila honetako laguntzak honela kalkulatuko dira:

N2 x 0,6 x 4

S2

S2 =

----------

x Sguzt A

S2/pers =

----

CA

N2

-III. maila:

Maila honetako laguntzak honela kalkulatuko dira:

N3 x 0,5 x 5

S3

S3 =

----------

x Sguzt A

S3/pers =

----

CA

N3

B modalitatea

-Nomenklatura:

N4:

Laguntza eskatzaileen kopurua B a) modalitateko ikastaroetarako (deialdiaren 6. oinarria)

N5:

Laguntza eskatzaileen kopurua B b) modalitateko ikastaroetarako (deialdiaren 6. oinarria)

N6:

Laguntza eskatzaileen kopurua B c) modalitateko ikastaroetarako (deialdiaren 6. oinarria)

CB:

Koefizientea = (N4 x 0,5) + (N5 x 0,4) + (N6 x 0,5)

Sguzt B:

B modalitateko laguntzen zenbatekoa, guztira

S4:

B a) modalitateko laguntzen zenbatekoa, guztira

S5:

B b) modalitateko laguntzen zenbatekoa, guztira

S6:

B c) modalitateko laguntzen zenbatekoa, guztira

Sgeh4:

Banakako gehieneko laguntza, B a) modalitateko ikastaroetarako

Sgeh5:

Banakako gehieneko laguntza, B b) modalitateko ikastaroetarako

Sgeh6:

Banakako gehieneko laguntza, B c) modalitateko ikastaroetarako

S4/pers.:

B a) modalitateko laguntzen zenbatekoa, pertsona bakoitzeko

S5/pers.:

B b) modalitateko laguntzen zenbatekoa, pertsona bakoitzeko

S6/pers.:

B c) modalitateko laguntzen zenbatekoa, pertsona bakoitzeko

N4 x 0,5

S4

S4 =

-------

x Sguzt B

S4/pers =

----

CB

N4

N5 x 0,4

S5

S5 =

-------

x Sguzt B

S5/pers =

----

CB

N5

N6 x 0,5

S6

S6 =

-------

x Sguzt B

S6/pers =

----

CB

N6

Edozein mailatan, pertsona bakoitzeko laguntzak mailari dagokion banakako gehieneko laguntza baino handiagoak badira, eskatzaileak banakako gehieneko laguntza jasoko du. Sobera den kopurua goragoko mailako laguntzak osatzeko erabiliko da.

Edozein mailatan, pertsona bakoitzeko laguntzak mailari dagokion banakako gehieneko laguntza baino txikiagoak badira, eta beheragoko mailan soberako kopurua bada, maila horretako eskatzaileen artean banatuko da zati berdinetan, hasierako banakako laguntza osatzeko.

Beheragoko mailako soberako kopurua gehitzearen ondorioz, pertsona bakoitzeko laguntza maila horretako banakako gehieneko laguntza baino handiagoa baldin bada, eskatzaileak banakako gehieneko laguntza jasoko du eta soberako kopuruak goragoko mailako laguntzak osatuko ditu.

Modalitate bakoitzeko azken mailako laguntzak banatu ondoren soberako kopururik bada, bere modalitateko lehen mailako laguntzak osatzeko erabiliko da; betiere, banakako gehieneko laguntza gainditzen ez badute.

Iragarkiaren kodea: F1006882