62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 379/010 jabari-espedientea

Nuria Creus Portas andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan jabari-espedientearen gaineko 379/2010 prozedura bideratzen ari da, María Dolores Lázaro Jiménezek eta María Jesús Lázaro Jiménezek eskaturik, finka honen segidako traktua berriro hasteko:

Etxe eskortaduna, Corellako Arrabal kaleko 35ean. Mugak: sartu eta ezkerrean, Ramón Poyalesen etxea; eskuinean, Donato Libradaren etxea; eta atzean, Manuela Librada andrearen eskorta. Beheko solairua eta beste solairu bat ditu. Seiehun eta hirurogeita lau oin karratu ditu estalpean eta laurehun eta laurogei oin karratu zerupean.

Erregistroko eta katastroko titularra: goian aipatutakoak.

Honen bidez, gaurko probidentzian erabakitakoa betez, dei egiten zaie katastroko eta erregistroko titularrei, eskubide errealen titularrei, mugakideei, egitezko edukitzaileari, baita ondasunen jatorrizko jabeei, haien kausadunei eta eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera agertu ahal izan daitezen beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Tuteran, 2010eko apirilaren 20an.-Idazkaria, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1007691