62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 0000148/2009 betearazpena

María Mercedes Barbero Sánchezek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Tick Central de Marketing Promocional, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 0000148/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Tick Central de Marketing Promocional, S.L. enpresaren behin-behineko kaudimengabezia deklaratzen da, betearazpen honen ondorioetarako. Artxiba bitez jarduketa hauek eta egin bedi horren idatzoharra Erregistro Liburuan.

Eman bedi aditzera ebazpen hau Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialean ediktua argitaratuz eta, betearazpenpeko alderdiari jakinarazteko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean ediktua argitaratuz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera adieraz bekie haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 4148.0000.64. 0148.09 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Tick Central de Marketing Promocional S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 29an.-Idazkari Judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1007824