62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 0000054/2010 betearazpena

José Luis Calvo Mendesek, José Luis Arevalo Francok, Miguel Ayala Vergarak, José María Florentino Pérezek, Luis Angel Urbina Zuritak, José Luis Cárdenas Méndezek, Francisco Roberto López Inumak, Santiago Gómez Pascualek, Alfredo Ayala Bergarak, Jesús María Ayala Bergarak, José Luis Ayala Vergarak, Juver-Aurelio Cárdenas Méndezek, Miguel Martínez Ortegak, Angel Antonio Coello Monterok, Jesús Callejas Megiasek, Rafael Iriarte San Martínek eta Winkler Javani Cárdenas Méndezek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Estructuras Gómez Pascual, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 0000054/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

"...Lehenbizikoa.-José Luis Calvo Mendesek, José Luis Arevalo Francok, Miguel Ayala Vergarak, José María Florentino Pérezek, Luis Angel Urbina Zuritak, José Luis Cárdenas Méndezek, Francisco Roberto López Inumak, Santiago Gómez Pascualek, Alfredo Ayala Bergarak, Jesús María Ayala Bergarak, José Luis Ayala Vergarak, Juver-Aurelio Cárdenas Méndezek, Miguel Martínez Ortegak, Angel Antonio Coello Monterok, Jesús Callejas Megiasek, Rafael Iriarte San Martínek eta Winkler Javani Cárdenas Méndezek eskaturik, Estructuras Gómez Pascual, S.L.ren aurkako betearazpena abiarazten da, diru kopuru hau ordain dezan: 89.805,03 euroko printzipala, gehi 5.388,30 euro behin-behineko interes gisa, eta 8.980,50 euro behin-behineko kostuen ordainean, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru horiek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela, Baneston, 4148.0000.64.0054.10 kontzeptua adierazita (transferentzietarako, 0030 1846 42 0005001274).

Igor bedi ofizioa Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzura, haien datuen arabera betearazpenpeko alderdiak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio errekerimendua zordunari edo haren legezko ordezkariari hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren datu-basera sartzeko aplikazio informatikotik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da:

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak eta Estatuko Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkioten diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

2. Ondoko entitate hauetako kontu korronteetan, aurrezki-gordailuetan edo antzekoetan dauden saldo hartzekodunak eta egiten diren diru-sarrerak: Banco Popular Español, Nafarroako Rural Kutxa eta Nafarroako Aurrezki Kutxa. Enbargatzen dira, orobat, premiamendupekoaren izenean dauden balore higigarri guztiak, baldin eta aipatutako finantza erakundeak haien gordailuzain edo bitarteko gisa aritzen badira, betiere premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

3. Ibilgailuak: NA 1715 BC.

Igor bitez aginduaren bi kopia ondasun higigarrien erregistro egokira, enbargoaren idatzoharra egiteko, eta eskatu, aldi berean, enbargatutako ibilgailuen gaineko zama eta kargen ziurtagiria, Trafiko Zuzendaritza Nagusian ageri direnak ere barnean hartuko dituena.

3. Betearazpenpeko alderdiak ondoko hauekiko izan dezakeen kreditua: Construcciones Ecay, S.L., Construcciones Abaigar, S.A., Construcciones ACR, S.A., Ezekiel Martin Muxika, Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras, S.A., Obras y Servicios Tex, S.L., Casa del Condestable aldi baterako enpresa-elkartea, Conslau, S.L., Dragados, S.A., Visanca, S.L. eta Asesoría Aezkoa, S.L. Horiei guztiei ofizioa igorriko zaie, bost eguneko epean epaitegi honen banku kontura alda dezaten betearazpenean ordaintzeko dagoen diru kopuru osoa, edo aurrerantzean izan ditzaketen zorrak, zenbateko osoa berdindu arte; eta ez betetzearen ondorioei buruz legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginen zaizkie.

Behean zehazten den prozeduran betearazpenpekoaren alde gera daitekeen soberakinaren enbargoa dekretatzen da. Igor bedi behar den idatzagiria, prozedura horretan enbargoaren kontu har dezaten, eta eskatu, aldi berean, hango premiamendu bidearen egoerari buruzko ziurtagiria.

Nafarroako Lehen Auzialdiko 7. Epaitegia. 232/10 betearazpena.

Nafarroako Lan arloko 2. Epaitegia. 154/09 betearazpena.

Nafarroako Lan arloko 1. Epaitegia. 214/2009 betearazpena, 198/2009 betearazpenari metatu zaiona, epaitegi horretatik jasotako informazioaren arabera.

Enbargo horiek bermatzeko, eta eraginkorrak izan daitezen, igor bitez behar diren idatzagiriak.

Betearazpen honek 543/09 prozeduran du jatorria eta prozedura horretan ez dago jakiterik non den Estructuras Gómez Pascual, S.L., betearazpenpekoa. Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz eginen zaizkio jakinarazpena eta errekerimendua.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost eguneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 4148.0000.64. 0054.10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.....".

Eta Estructuras Gómez Pascual, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 23an.-Idazkari Judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1007487