62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 5/2010 betearazpena

Ana Isabel Alegría Echeverriak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Dena Obras y Proyectos, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 5/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Dena Obras y Proyectos, S.L.ren aurkako betearazpena abiarazten da, Ana Isabel Alegría Echeverriak eskaturik. Printzipala 11.308,03 eurokoa da, behin-behineko interesak 678,48 eurokoak eta behin-behineko kostuak 1.130,80 eurokoak.

Eman bekie entzunaldia Soldatak Bermatzeko Funtsari eta alderdi betearazleari, atxikitzeko moduko ondasun gehiago izendatzeko aukera izan dezaten hamar eguneko epean. Ohartaraziko zaie, orobat, hala egin ezik behin-behineko kaudimengabeziaren autoa emanen dela betearazpen honetan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legeak agindu bezala eta adieraz bekie, horrekin batera, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3160.0000.64.0005.10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Dena Obras y Proyectos, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko apirilaren 29an.-Idazkari Judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1007774