62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

68/2010 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Erroibarko Udal Plana Erroko 4. poligonoko 57. lurzatiko B azpilurzatian aldatzeko espedientea, Miguel Murillo Orozek sustatua, behin betiko onesten duena.

Erroibarko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Erroibarko Udal Plana Erroko 4. poligonoko 57. lurzatiko B azpilurzatian aldatzeko espedientea, Miguel Murillo Orozek sustatua, determinazio hauekin:

-57-B azpilurzatia egungo 57. lurzatitik bereizten ahalko da, bakar-bakarrik, hiri zerbitzu guztiak baldin baditu, udaleko herri barruko bide baten barna eramanak (85/95 F.D.).

-Lurzati horretan nabe bat instalatzeko, paisaian integratzeko neurriak hartu beharko dira, eragina gutxitzeko, nola eta eraikuntzak berak dagoen desnibela irents dezan, eustormak edo harri-lubetak eraiki beharrik ez izateko. Izan ere, horrelako hormek ikusmenerako eta topografiako afekzioak handitzen dituzte.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau Erroibarko Udalari, Erroko Kontzejuko buruari eta Miguel Murillo Orozi jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko apirilaren 19an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F1007107