62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 33/2008 betearazpena

José Javier Goñi Lusarretak eta beste batzuek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, José Javier Arana Sociedad Limitadaren eta Arana Tudela Sociedad Limitadaren aurka epaitegi honetan bideratu den 33/2008 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Nafarroako Lan arloko 2. Epaitegiaren 3/2008 betearazpen-autoetan, zeinak 33/2008 betearazpen-auto hauei metatu zaizkien, erabakitako enbargoa kentzea erabakitzen dut. Erregistroko 34215. finkaren gaineko azalera-eskubidea atxiki duen enbargo hori ondoriorik gabe uztea eta ezereztea erabakitzen dut. Intzidente honetako alderdiek deklarazio horiei men egin behar diete.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera adieraz bekie haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.

Eta José Javier Arana Sociedad Limitadari eta Arana Tudela Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko apirilaren 29an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1007730