62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 808/2009 demanda

Marta Leyun Azanzak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Dena Obras y Proyectos S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 0000808/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Marta Leyun Azanza andreak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Dena Obras y Proyectos S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 11.978,83 euro (oker edo hutsik ezean) ordaintzera, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 3160.0000.65.0808.09 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 150,25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina oraingoan 3160.0000.67.0808.09 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Eta Dena Obras y Proyectos S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 28an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1007665