62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 147/2009 betearazpena

Manuela María Rosario Burgaleta Marinek, María Isabel Laplaza Casamianek, María Visitación Sada Aranok eta María Ángeles Herrero Jiménezek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Tudela Textil Sociedad Limitada Laboral enpresaren aurka epaitegi honetan bideratu den 147/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, eta legezko alderdian, Tudela Textil Sociedad Limitada Laboral enpresaren behin-behineko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz Manuela María Rosario Burgaleta Maríni, María Isabel Laplaza Casamiani, María Visitación Sada Aranori eta María Ángeles Herrero Jiménezi zor dizkien diru kopuruei (hurrenez hurren 5.232,39 euro, 5.210,3 euro, 5.232,39 euro eta 5.232,39 euro) aurre egiteko, deusetan galarazi gabe hobera egiten badu betearazpen-prozedurari jarraipena ematea. Zorraren printzipala 20.907,47 eurokoa da guztira, interesak 1.254,45 eurokoak eta kostuak 2.090,75 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Argitara bedi ebazpen hau Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialean.

Artxiba bitez jarduketa hauek eta egin bedi horren idatzoharra Erregistro Liburuan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3160.0000.65.0147.09 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Tudela Textil Sociedad Limitada Laboral enpresari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko apirilaren 27an.-Idazkari Judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1007548