62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 151/2009 betearazpena

Lourdes García Ruiz andreak, Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Miguel Francisco Javier Ugartek eta beste batzuek eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Fabricación Accesorios y Rodamientos Sociedad Anónima enpresaren aurka bideratzen ari den 151/2009 betearazpen-prozesuan, gaur emandako ebazpenean erabaki dut enkante publikoan saltzea ondoko zerrendan, tasazio-prezioa finkatuta, ageri diren ondasun enbargatuak, alderdi demandatuarenak baitira:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

PR 900 tornua, Geminis GE 1000 tornua, Holke CNC fresatzeko makina, Matsuura MC 760 makina, Mori Seki tornua, Okuma LR25 tornua, Cazeneuve tornua, Mazak H400 makina, Mazak HQC 30 makina, Okuma III LR 15 makina, Correa fresatzeko makina (2), Mori Seiki AL-20 tornua, TAKISAWA CNC tornua, TAKISAWA tornua, laser-markagailua, Okuma LR 25-M makina, RALLIE II-07 DEMAG konpresorea, JASO 10 TM zubi-garabia, JASO 3,2 TM zubi-garabia.

Enkantea lote bakarrean eginen da. Hasierako prezioa 8.319 euro izanen da, hots, ondasunen guztizko balioa.

Ondasunak enpresaren egoitzan daude, Zizur Nagusiko Arridia kaleko 18an.

Enkantea egiteko baldintzak:

Enkantea epaitegi honetan eginen da, Iruñean, 2010eko ekainaren 4an, 10:15ean, 15. judizio-aretoan (lehen solairua).

Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da, ordu berean eta toki berean.

Enkantea egiteko baldintza hauek bete behar dira:

Lehenbizikoa.-Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatzen ahalko ditu, printzipala, interesak eta kostuak ordainduz.

Bigarrena.-Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Iruñeko Nafarroako Gorteen kaleko 5eko sukurtsalean, 0030 1846 42 0005001274 kontuan, hain zuzen, 3160.0000.64.0151.09 prozeduraren erreferentzia jarriz, enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da diru-sarreraren gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira errematea onetsi ondoren.

Hirugarrena.-Iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte, posturak idatziz aurkeztu ahalko dira gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

Laugarrena.-Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetzen ahalko ditu eta horretarako ez du diru-kopururik jarri behar izanen.

Bosgarrena.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Seigarrena.-Enkantean nahi adina diru eskaini ahal izanen da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %50 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe. Postura ehuneko horretatik beherakoa bada, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 650. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

Zazpigarrena.-Errematearen prezioa 10 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita.

Eta, behin Aldizkari Ofizialean argitaraturik, herritar orori eta bereziki prozesu honetako alderdiei jakinarazteko balio izan dezan, eta prozesuari buruzko legeetan ezarritakoa betetzeko, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 26an.-Idazkari Judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1007542