62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 66/2010 betearazpena

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Angel Morras Etayok, Pedro García Martínezek eta Sara Riaño Barrosok eskaturik, Fincas Corral, S.L. enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 66/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Lehenbizikoa.-Fincas Corral, S.L.ren kontrako betearazpena abiarazten da, Angel Morras Etayok, Pedro García Martínezek eta Sara Riaño Barrosok eskaturik. Printzipala 59.169,46 eurokoa da, behin-behineko interesak 3.550,17 eurokoak eta behin-behineko kostuak 5.916,95 eurokoak.

Bigarrena.-Betearazleek frogatu dutenez, betearazpenpeko enpresari, Fincas Corral, S.L.ri, behin-behineko kaudimengabezia deklaratu zaio hainbat epaitegitan, eta gurean ere bai, 119 eta 127/2009 betearazpen-prozeduretan hain zuzen ere. Beraz, egin bedi kaudimengabeziaren deklarazioa, baina, aldez aurretik, Lan Prozedurari buruzko Legearen 274.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, eman bekio entzunaldia Soldatak Bermatzeko Funtsari, hamabost eguneko epean bere eskubiderako komeni diren eginbideak eskatu ahal ditzan, eta ohartaraz bekio epe horretan aurkako arrazoi sendorik azaltzen ez badu betearazpenpeko enpresaren behin-behineko kaudimengabezia deklaratuko dela, ez baitzaio ondasunik aurkitu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.64.0066.10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Fincas Corral, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 21ean.-Idazkari Judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1007573