62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 0000067/2010 betearazpena

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Joaquin Fernando Honorato Hidalgo Elorzek eskaturik, Electricidad del Automóvil Larrea, S.L. enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 67/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Lehenbizikoa.-Electricidad del Automóvil Larrea, S.L.ren kontrako betearazpena abiarazten da, Joaquín Fernando Honorato Hidalgo Elorz jaunak eskaturik. Printzipala 20.793,71 eurokoa da, behin-behineko interesak 1.247,62 eurokoak eta behin-behineko kostuak 2.079,37 eurokoak.

Bigarrena. Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren datu-basera sartzeko aplikazio informatikotik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da:

1.-Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko alderdiari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

2.-Betearazpenpeko alderdiak ondoko banku entitate hauetan dituen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak:

-Caja de Ahorros de Valencia, Castellón y Alicante.

-Euskadiko Kutxa.

-Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxea.

Enbargoa eraginkorra izan dadin behar diren ofizioak igorriko zaizkie aipatu banku entitateei.

3.-Betearazpenpeko alderdiak enpresa edo bezero hauekiko izan ditzakeen kredituak:

-Pastelería La Duquesa, S.A.L.

-Agronsella, S.A.

-Escribano Villota Constructora, S.L.L.

-S.I. J.C. Mancebo Vicente; M.A. Mancebo Vicente.

Horiei ofizioa igorriko zaie, lau eguneko epean epaitegi honen banku kontura alda ditzaten betearazpenpeko alderdiari zor dizkioten diru kopuru guztiak; eta ez betetzearen ondorioei buruz legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginen zaizkie.

Eska bekie informazioa Madrilgo Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzuari, betearazpenpeko alderdiak helbidea duen herriko udalari eta Nafarroako Gobernuko Diru-bilketa Zerbitzuari, eta emaitzekin erabakiko da.

Hirugarrena.-Betearazpenpeko enpresaren beste bi ibilgailuak (NA6356T matrikula plaka, 1987koa, lehendik zamak dituena, eta NA8844AV matrikula plaka, 1998koa, lehenbiziko matrikulazioa 1988koa) zaharrak eta ziur aski balio txikikoak direnez, erabaki da alderdi betearazleari eta Soldatak Bermatzeko Funtsari lau eguneko epea ematea haien eskubiderako komeni dena adieraz edo eska dezaten, eta ohartarazten zaie epe horretan ezer adierazten ez badute epaitegi honek ez duela ofizioz inolako neurririk hartuko ibilgailu horiekin.

Laugarrena.-Betearazpenpeko alderdiari errekerimendua egitea ebazpen honen laugarren eta bosgarren arrazoibide juridikoetan agertzen diren betebeharrak eta errekerimenduak bete ditzan, eta ohartaraztea, horiek bete ezean, seigarren arrazoibidean agertzen diren ondorioak izanen direla eta horrek diru bidezko premiamenduak ezartzea ekar dezakeela, 300 eurokoak gehienez, atzeratzen den egun bakoitzeko.

Bosgarrena.-Ebazpen hau eta betearazpena eskatzen duen idazkia Soldatak Bermatzeko Funtsari bidali behar zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.64.0067.2010 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Electricidad del Automóvil Larrea, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 23an.-Idazkari Judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1007572