62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

NAFARROAKO PARLAMENTUA. Deialdia, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko lanpostu huts bat txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa.

1. oinarria. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta txanda murriztuan betetzea, Zuzenbideko lizentziatuak izan eta Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko lanean ari diren funtzionarioen artean.

1.2. 1991ko martxoaren 21eko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan edo, bestela, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hori garatu eta betearazteko sarrera erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat burutuko da oposizio-lehiaketa.

1.3. Deialdi honen bidez izendatutako izangaiak Nafarroako Parlamentuko funtzionarioentzat eta, bereziki, legelarien kidegoarentzat ezarritako eginkizunak bete eta horien eskubide eta betebeharrak izanen ditu. Haren eginkizunak 1991ko martxoaren 21eko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan ezarritakoak izanen dira; honakoak, besteak beste: Parlamentuko organoentzako aholkularitza juridiko eta teknikoa; ebazpenak, txostenak, irizpenak eta aktak idaztea; Nafarroako Parlamentua ordeztu eta defendatzea epai-organoen eta Konstituzio Auzitegiaren aurrean; eta goi mailako azterlanak eta proposamenak egiteko eginkizuna.

1.4. Izendapenak Nafarroako Parlamentuko nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko du izendatua eta indarra duten eskubide eta eginbeharrak izanen ditu. Zerbitzuak arduraldi esklusiboko araubidean emanen ditu.

1.5. Lanpostuak A mailakoak dira eta lansariak maila horri dagozkionak izanen dira, eta Nafarroako Parlamentuko plantilla organiko indardunean zehazten diren osagarriak gehituko zaizkie.

1.6. Izendatzen den funtzionarioa Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartu eta afiliatuko da, araubide horren babesean, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan eta hori osatzen duten xedapenetan aipatzen den eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubideko kidea bada, kasu horretan aukera izanen baitu araubide horretan segitzeko edo Gizarte Segurantzan afiliatzeko.

1.7. Lanaldia Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabakiko du, eta edozein unetan aldatu ahalko da, zerbitzuaren premien arabera.

2. oinarria. Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta lanpostua betetzeko prozedurak irauten duen denbora guztian, harik eta lanpostua betetzeko unera arte, honako baldintzak bete beharko dituzte:

a) Nazionalitatez espainiarra izatea.

b) Adin nagusikoa izatea eta erretiroko adina ez izatea.

c) Zuzenbideko lizentziatuaren unibertsitate-tituluaren jabea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea betetzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea. Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko desgaiturik edo bazterturik ez egotea eta administrazio publikoren bateko zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa izatea eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

g) Deialdiko lanpostu hutsaren maila berekoa edo apalagokoa izatea.

h) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun onartua egiaztatzea.

2.2. Aurreko baldintzak deialdi honen 3. eta 7. oinarrietan ezarritako epe eta eran egiaztatu beharko dira.

3. oinarria. Eskabideak.

3.1. Oposizio-lehiaketan parte hartu nahi dutenek eskaera aurkeztu beharko dute, eskabide baten bidez, deialdi honi erantsitako eredu ofizialaren arabera (1. eranskina).

Eskabideak Nafarroako Parlamentuaren erregistro orokorrean eskuratu ahalko dituzte interesdunek, edo, bestela, Nafarroako Parlamentuko webguneko (www.parlamento-navarra.es) "lanpostuetarako deialdiak" izeneko atalean.

3.2. Honako hauek erantsi behar zaizkio eskabideari: a) Zuzenbideko lizentziatuaren tituluko fotokopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena. b) Alegatutako merezimenduen zerrenda ordenatua, II. eranskinean aipatzen den baremoari jarraikiz sailkaturik, eta haien egiaztagiriak, behar bezala kautotuak.

3.3. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Parlamentuko lehendakariari zuzenduko zaizkio eta Nafarroako Parlamentuko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira (Navas de Tolosa kalea, 1 - Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako batean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.4. Ezgaitasun aitortua duten izangaiek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean haiek eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera ezgaitasunen bat dutela frogatzeko legezko ezgaitasuna frogatzen duen agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

4. oinarria. Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Parlamentuko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du. Zerrendak onartutako izangaien izen-deiturak jasoko ditu. Izangai bazterturik ez badago, zuzenean onetsiko dira behin betiko zerrendak. Halaber, Nafarroako Parlamentuko iragarki oholean eta webgunean (www.parlamento-navarra.es) argitaratuko da.

4.2. Interesdunek egoki deritzeten erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte behin-behineko zerrendaren aurka eta akatsik izan bada, zuzendu, zerrenda hori Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epearen barruan.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta horiek ebatzita, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Halaber, Nafarroako Parlamentuko iragarki oholean eta webgunean (www.parlamento-navarra.es) argitaratuko da.

5. oinarria. Epaimahai kalifikatzailearen kideak, eraketa eta jarduna.

5.1. Hauek dira lehiaketa-oposizioa epaitu behar duen epaimahaiko kideak:

Lehendakaria: Nafarroako Parlamentuko lehendakaria edo hark eskuordeturiko Legebiltzarreko mahaikide bat.

Epaimahaikidea: Pablo Díez Lago jauna, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusia.

Ordezkoa: Luis Ordoki Urdazi jauna, Nafarroako Comptos Ganberako idazkari nagusia.

Epaimahaikidea: Jesús Corona Ferrero jauna, Kantabriako Parlamentuko legelari nagusia.

Ordezkoa: Ángel Sanz Pérez jauna, Kantabriako Parlamentuko legelaria.

Epaimahaikidea: Langileen Batzordeak proposatuta izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: Langileen Batzordeak proposatuta izendatu beharrekoa.

Epaimahaiko idazkaria: Manuel Pulido Quecedo jauna, Nafarroako Parlamentuko legelaria.

Ordezkoa: Gemma Sánchez Lerma andrea, Comptos Ganberako legelaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi aitzin eratu beharko da. Ez du eratzerik izanen, ez eta aritzerik ere, bertan mahaikide gehienak ez badira.

5.3. Epaimahaiaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Deialdi honen arauak ulertu edo aplikatzean sor daitezkeen zalantzak edo erreklamazioak, bai eta aurreikusita ez dauden kasuetan egin beharrekoa ere, epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu.

5.5. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek dagokien espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

6. oinarria. Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehenik lehiaketaldia izanen da eta ondoren oposizioaldia.

6.2. Lehiaketaldia.

6.2.1. Lehiaketaldian 30 puntu eskuratzen ahalko dira gehienez. Fase hori 2010eko ekainaren 30a baino lehen ebatziko da eta ez da izanen izangaiak baztertzekoa. Alegatu eta egiaztatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak. Honela banatuko dira puntuak:

a) Lanbide-esperientzia, 20 puntu arte.

b) Merezimendu akademikoak, 5 puntu arte.

c) Beste merezimendu batzuk, 5 puntu arte.

6.2.2. Alegatutako merezimendu guztiak agirien bidez frogatu beharko dira, izangaiek oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatutako merezimenduen gainean.

6.2.3. Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez frogatu ez den merezimendurik, eta ez du adierazitako puntuazioa baino altuagorik emanen merezimenduen atal bakoitzean.

6.2.4. Lehiaketaldiko merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, Nafarroako Parlamentuko iragarki oholean eta webgunean, eta hamar egun naturaleko epea ezarriko du interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten.

6.2.5. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta epaimahaiak horiek ebatzi ondoren, Nafarroako Parlamentuko iragarki oholean eta webgunean argitaratuko da izangaiek lehiaketaldian lortutako behin betiko puntuazioen zerrenda. Gero oposizioaldian lortzen direnei gehituko zaizkie, horrela oposizio-lehiaketan izandako puntuazio osoa aterako baita.

6.3. Oposizioaldia.

6.3.1. Oposizioaldia 2010eko urrian hasiko da, Nafarroako Parlamentuko iragarki oholean eta webgunean gutxienez ere 10 egun natural lehenago iragarriko diren tokian, egunean eta orduan.

6.3.2. Oposizioaldian bi ariketa eginen dira, bata teorikoa eta bestea praktikoa, eta bakoitzaren barnean bi proba eginen dira. Guztira 70 puntu eskuratu ahalko dira. Lau probak baztergarriak izanen dira. Gainditzeko haietariko bakoitzean puntuen erdiak lortu behar dira. Halaber, bazterturik geratuko da lehen eta bigarren ariketetako edozein gai edo kasu praktikotan, hurrenez hurren, 0 puntuko kalifikazioa ematen zaion izangaia.

6.3.3. Oposizioaldiko ariketa teorikoa eginen da lehendabizi. Gehienez ere 34 puntuko balorazioa lortuko da, eta bi proba egin beharko dira:

a) Lehenbiziko proba (teorikoa) gehienez ere 4 orduan, idatziz garatu beharko dira Zuzenbide Konstituzionaleko eta Europar Batasuneko Zuzenbideko gai bat (III. eranskineko 1. multzoa) eta Hauteskunde-zuzenbideko eta Zuzenbide Parlamentarioko gai bat (III. eranskineko 2. multzoa). Gaiak zozketaz erabakiko dira. Proba hori gehienez ere 17 punturekin baloratuko da, eta gai bakoitzarengatik gehienez ere 8,5 puntu emanen dira. Proba gainditzeko, berriz, gutxienez ere 8,5 puntu lortu beharko dira.

b) Bigarren proba (teorikoa) gehienez ere 4 orduan, idatziz garatu beharko dira Zuzenbide Administratiboko, Zuzenbide Finantzarioko, Lan Zuzenbideko eta Zuzenbide Prozesaleko gai bat (III. eranskineko 3. multzoa) eta Nafarroako Zuzenbide Publikoko gai bat (III. eranskineko 4. multzoa). Gaiak zozketaz erabakiko dira. Proba hori gehienez ere 17 punturekin baloratuko da, eta gai bakoitzarengatik gehienez ere 8,5 puntu emanen dira. Proba gainditzeko, berriz, gutxienez ere 8,5 puntu lortu beharko dira.

6.3.4. Ariketa teorikoa amaiturik, ariketa praktikoa eginen da. Guztira 36 puntu lortzen ahalko dira eta oraingoan ere bi proba eginen dira:

a) Lehenbiziko proba: gehienez ere bost orduan irizpen edo txosten juridiko bat idatziz garatu beharko da, Nafarroako Parlamentuko legelarien eginkizunez epaimahaiak proposatutako kasu bati edo kasu batzuei buruz.

b) Bigarren proba: gehienez ere 5 orduan, azterlan, proposamen, irizpen edo iruzkin juridiko bat idatziz garatu beharko da, Nafarroako Parlamentuko legelarien eginkizunez epaimahaiak proposatutako kasu bati edo kasu batzuei buruz.

Proba praktiko bakoitza gutxienez ere 18 punturekin baloratuko da. Proba horien edukiak lotura izanen du deialdiko III. eranskinean ageri diren gaiekin.

Ariketa hori egiteko, izangaiek lege-testuen eta jurisprudentziaren bildumak, beraiek eramandakoak, erabili ahalko dituzte.

6.3.5. Probak idatziz eginen dira. Proba bakoitza egin ondoren, idatziak dauzkaten folioak kartazal batean sartuko dituzte izangaiek. Kartazal horren hegalean interesdunak eta epaimahaiko idazkariak izenpetuko dute. Idazkariak gordeko du.

Behar denean eta hurrenkera alfabetikoaren arabera, lehiatzaileak berak izenpeturiko kartazalak epaimahaiaren aurrean ireki eta ariketa jendaurrean irakurriko du. Mahaikideek, probak irakurri ondoren, argibideak eskatzen ahalko dizkiete izangaiei beren ariketen edukiaz. Ariketak jendaurrean irakurri ondoren, Epaimahaiak, ariketak aztertu eta zuzendu ondoren, kalifikatuko ditu.

6.3.6. Proba bakoitzaren kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak proba hori gainditu duten izangaien zerrenda jarriko du ikusgai Nafarroako Parlamentuko iragarki oholean eta webgunean; halaber, hurrengo proba zein tokitan, egunetan eta ordutan eginen den adieraziko du, gutxienez 48 ordu lehenagotik. Kalifikazio hori batuko zaio izangaiek lehiaketaldian ateratakoari, eta horrela emanen da oposizio-lehiaketako puntuazio osoa.

6.3.7. Proba bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Azterketan azaltzen ez direnak edo nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.3.8. Oposizioko probak egiteko orduan, halaxe eskatzen duten minusbaliatuek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

7. oinarria. Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketa bukatu ondoren, oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du epaimahaiak Nafarroako Parlamentuko iragarki oholean eta webgunean, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran. Azken emaitzan berdinketarik izanez gero, lehiaketaldian puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde ebatziko da, eta, berdinketak irauten badu, lehen proba praktikoan puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde.

7.2. Epaimahaiak puntu gehien lortu dituen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio Nafarroako Parlamentuko Mahaiari, oposizio-lehiaketako aktarekin eta gainerako agiriekin batera. Proposamen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7.3. Proposaturiko izangaiak, proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 30 egun natural igaro baino lehen, langileriaren arloko kudeaketarako eskatzen zaion dokumentazioa aurkeztu beharko dio Nafarroako Parlamentuari.

Minusbaliotasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, hori deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua, aurkeztu beharko dute.

7.4. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbuetsiz, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

7.5. Aurreko idatz-zatian aurreikusitakoa gertatuz gero, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak hutsune hori betetzeko, probak gainditu dituztenen zerrendan -7.1 idatz-zatian aipatutakoan, hain zuzen ere- hurrengoa den izangaia hartuko du, eta azken horrekin ere aurreko idatz-zatietan adierazitako moduan jokatuko du.

8. oinarria. Izendapena.

8.1. Deialdi honetako 7.3. oinarrian aipatzen diren dokumentuak aurkeztu ondoren, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak proposatutako izangaia funtzionario izendatuko du. Izendapen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.2. Izendapena jakinarazi eta hilabeteko epean, izangaiak karguaren behin betiko jabetza hartu beharko du Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren aurrean.

8.3. Ulertuko da izangai batek, epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, oposizio-lehiaketaren ondoriozko eskubideei uko egiten diela. Kasu horretan, lanpostua deialdiko 7. oinarrian aipatzen den proposamenean hurrengo dagoen izangaiarekin beteko da.

9. oinarria. Aurkeztutako agiriak.

9.1. Izangaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, halaxe eskatu ondotik. Eskaera hiru hilabeteko epean aurkeztu ahalko da, beste hiru hilabete igaro direnean izendapena Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

9.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak itzultzeko eskatu gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak berreskuratzeari eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsitu eginen dira.

9.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak berreskuratzen ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

10. oinarria. Errekurtsoak.

10.1. Deialdi honen, deialdi honetako oinarrien eta Nafarroako Parlamentuko Mahaiak deialdi hau dela-eta hartzen dituen gainerako erabakien aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa, Legebiltzarreko Mahaiari zuzendua, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabakia jakinarazi edo argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

10.2. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak edo epaimahai kalifikatzaileak deialdi hau aplikatzeko erabakitzen dituzten gainerako egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Parlamentuko Mahaiari zuzendua, egintza edo erabakia argitara eman edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Izen-deiturak: ........................................................ Adina: ....................... NAN zenbakia: .................................... Nafarroako Parlamentuko zerbitzuko funtzionarioa, honako lanpostuan: ....................................................

ADIERAZTEN DUT:

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta txanda murriztuan betetzeko deialdia onetsi dela, eta hartan parte hartu nahi dudala Deialdia 2010eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (maiatzaren 21ean).

Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen diren betebehar guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean.

Zuzenbideko lizentziatuaren tituluko fotokopia konpultsatua erantsi dudala, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

Deialdiaren 3.2.b) oinarriari jarraituz, eskabide honi erantsitako agiri batean zerrendatu ditudala, behar bezalako hurrenkeran, alegaturiko merezimenduak eta aurkezturiko frogagiri egokiak.

ESKATZEN DUT:

Eskabide honetan aipatzen den deialdian onartua izatea.

Iruñean, 2010eko ...............................aren .............(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

1.-Lanbide-esperientzia, 20 puntu arte.

a) Parlamentuetan legelari lanpostuetan emandako zerbitzuak: puntu bat urte bakoitzeko. 12 puntu lortu ahalko dira gehienez.

b) Administrazio publikoetan A mailako edo taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, lanpostu horietarako zuzenbideko lizentziatuaren titulua eskatu bada: 0,50 puntu urte bakoitzeko. 6 puntu lortu ahalko dira gehienez.

c) Sektore publikoan edo pribatuan eginiko jarduera profesionala, bete beharreko lanpostuarekin zuzeneko lotura duena: 0,25 puntu urte bakoitzeko. 2 puntu lortu ahalko dira gehienez.

2.-Merezimendu akademikoak: 5 puntu lortu ahalko dira gehienez.

Zuzenbideko Lizentziaturako ikasketetan lortutako bikain bakoitzari 0,05 puntu emanen zaizkio, eta 0,10 ohorezko matrikula bakoitzari, baldin eta epaimahaiari lanpostuko eginkizunekin loturiko irakasgaietan lortuak direla iruditzen bazaio.

Atal honetan doktoretzako probari 0,80 puntu emanen zaizkio baldin deialdi honetan parte hartzeko ezarritako goi mailako ikasketei buruzkoa bada.

Legelari izateko lanpostuko eginkizunekin zerikusia duten beste titulazio eta unibertsitate-ikasketa batzuk ere baloratuko dira atal honetan: 0,50 puntu emanen dira erdi mailako titulazioengatik eta 0,80 puntu goi mailako titulazioengatik.

Unibertsitateko master bakoitzari 0,50 puntu emanen zaizkio, baldin eta ikasturte batek edo haren kreditu baliokideek adinako iraupena badute gutxienez, eta epaimahaiak bere esku izanen du puntuazio hori masterraren iraupenaren arabera eta lanpostuko eginkizunekin haren edukiak duen loturaren arabera egokitzea.

3.-Legelari gisa bete beharreko eginkizunekin lotura duten beste merezimendu batzuk, esate baterako, Europar Batasuneko hizkuntzak jakitea, euskaraz jakitea, prestakuntza espezializatuko ikastaroak egin izana, artikuluak eta txostenak edo komunikazioak biltzar eta mintegietara bidaltzea etab., gehienez ere 5 puntu arte.

Atal honetan Europar Batasuneko hizkuntzak jakitea honela baloratuko da: oinarrizko zikloagatik 0,40 puntu eta goi mailako zikloagatik 0,80 puntu. Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialak edo erakunde baliokide batek emandako ziurtagiriaren bidez frogatu behar da.

Euskara jakitea honela baloratuko da: oinarrizko zikloagatik 0,45 puntu eta goi mailako zikloagatik 0,90 puntu. EGA titulua, Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria edo agiri baliokidea aurkeztu behar da.

Atal honetan baloratuko da, aurrekoez gain, entitate bai publiko bai pribatuek antolatutako prestakuntza-ikastaroak egin izana, baldin eta 12 ordutik gorako iraupena badute gutxienez eta lotura baldin badute legelari lanpostuko eginkizunekin, eta 0,05 puntu emanen da 12 prestakuntza-ordu edo balio bereko zati bakoitzeko.

Txosten edo komunikazioak biltzar eta mintegietan aurkezteari, liburuak argitaratzeari edo artikuluak aldizkari espezializatuetan argitaratzeari dagokienez, baldin eta haien edukiak lotura baldin badu legelari lanpostuko eginkizunekin, 0,50 puntu bitarte emanen zaizkio liburu, artikulu, txosten edo komunikazio bakoitzari.

A mailako lanpostuetarako administrazio publikoetako oposizioak edo oposizio-lehiaketak gainditu izana, horietarako deialdi honetan eskatzen den titulua edukiz gero: 1 puntu gaindituriko deialdi bakoitzagatik.

Baremoko puntuak aplikatzeko oharrak:

Lehena.-Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzionalki dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

Bigarrena.-Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

Hirugarrena.-Ez dira baloratuko aldi berean emandako zerbitzuak, lanaldi partzialean emandakoak ez badira.

Laugarrena.-Ez dira aintzat hartuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren egindako zerbitzu edo merezimenduak.

Bosgarrena.-Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den aldietako zerbitzuak, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu den aldietakoak, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan eman izan balitu bezala kontatuko dira. Funtzionario behin betikoz izendatu baino lehen egindako praktika-aldiak ere osorik baloratuko dira.

III. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. multzoa.-Zuzenbide Konstituzionala eta Europar Batasuneko Zuzenbidea

1.-Espainiako Zuzenbide Publikoaren iturriak: aipamena, antolaketa eta printzipioak.

2.-Konstituzioa arau juridiko gisa: esanahia eta eraginkortasuna. Konstituzioaren nagusitasuna: superlegezkotasuna. Konstituzio-arauak interpretatzeko irizpideak. Legeak Konstituzioaren arabera interpretatzea.

3.-Legea. Kontzeptua eta motak. Lege erreserba. Estatuko legeak Espainiako sisteman. Lege arruntak. Lege organikoak: izaera, edukia eta izapidetzea.

4.-Legearen indarra duten gobernuaren xedapenak: bilakaera eta arazo orokorrak. Lege dekretuak. Muga formal eta materialak. Lege dekretuen kontrol parlamentarioa.

5.-Legegintzarako eskuordetzea: izaera eta modalitateak. Eskuordetzeko legeen baldintza konstituzionalak. Legegintzako dekretuen baldintzak. Legegintza eskuordetuaren kontrol jurisdikzional eta parlamentarioa.

6.-Zuzenbide Publikoaren beste iturri batzuk: nazioarteko itunak. Zuzenbidearen printzipio orokorrak. Jurisprudentzia. Usadioa Zuzenbide Publikoan.

7.-Espainiako 1978ko Konstituzioa. Hura taxutzeko prozesua. Ezaugarriak. Egitura. Konstituzioaren erreforma.

8.-Konstituzioaren printzipioak. Zuzenbide-estatu sozial eta demokratikoa: esanahia. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak eta 9. artikuluko printzipioak.

9.-Monarkia parlamentarioa. Koroa: esanahia eta atribuzioak. Berronespena.

10.-Aniztasun politikoa. Alderdi politikoak. Alderdi politikoen estatus juridikoa demokrazia garaikideetan.

11.-Aniztasun sindikala. Sindikatuak. Aniztasun sozial eta ekonomikoaren beste aitorpen modu batzuk Espainiako Konstituzioan.

12.-Gorte Nagusiak: egitura eta osaera. Biltzarren antolaketa: gobernu-organoak eta lan parlamentariorako organoak.

13.-Diputatuaren estatutua. Gorte Nagusien funtzionamendua.

14.-Gorte Nagusiak: legegintzako eginkizuna. Bultzatze eta zuzendaritza politikoaren eginkizuna.

15.-Gorte Nagusiak: kontrolerako berariazko prozedurak. Eginkizun ekonomikoa eta Kontuen Epaitegiarekiko harremanak.

16.-Gobernua: Osaera, egitura eta eginkizunak. Gobernuko lehendakariaren figura.

17.-Gobernuko lehendakariaren inbestidura-prozedura. Zentsura-mozioa eta konfiantza-arazoa. Gobernu-krisia. Biltzarra desegitea.

18.-Estatuaren lurralde-antolaketa. Autonomia erkidegoak. Autonomien ekimena. Autonomia erkidegoak sortu, aldatu eta desegiteko modua.

19.-Autonomia-estatutuak. Izaera. Ezaugarriak. Edukia. Egiteko eta berritzeko prozedurak.

20.-Eskumenen banaketa Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean.

21.-Autonomia erkidegoen antolaketa. Estatuak autonomia erkidegoen gainean egiten duen kontrola.

22.-Estatuaren eta autonomia erkidegoen legegintza ahalmena. Estatuaren antolamenduaren eta autonomia erkidegoen antolamenduaren arteko harremanetarako sistemak. Oinarrizko legeak, esparru-legeak, transferentzia- edo eskuordetze-legeak eta harmonizazio-legeak. Autonomia erkidegoen legeak.

23.-Botere Judiziala. Eginkizun judiziala 1978ko Konstituzioan. Boterea eta eginkizun judizialak antolatzeko eta funtzionatzeko printzipio konstituzionalak. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia. Ministerio Fiskala.

24.-Kontuen Auzitegia. Zer den. Osaera eta antolamendua. Fiskalizatzeko eginkizuna. Eginkizun jurisdikzionala.

25.-Jurisdikzio konstituzionala Espainian: aurrekariak eta egungo erregulazioa. Konstituzio Auzitegia. Erakunde konstituzional gisa betetzen duen tokia. Osaera, antolakuntza eta eginkizunak. Eskumenak.

26.-Lege mailako arauen konstituzionaltasunaren gaineko kontrola: Konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa eta konstituziokontrakotasuneko arazoa. Nazioarteko itunen gaineko aurretiazko kontrola.

27.-Estatuko organoen arteko konstituzio gatazkak. Estatuko organoen eta autonomia erkidegoetako organoen arteko nahiz autonomia erkidegoen arteko eskumenengatiko gatazka konstituzionalak. Autonomia erkidegoen xedapenen eta ebazpenen aurkaratzea. Tokiko autonomia aldezteko gatazkak.

28.-Eskubideen babes judiziala Konstituzioan. Bide judiziala. Prozedura sumarioa eta lehentasunezkoa. Konstituzioko babes errekurtsoa. Giza Eskubideen Europako Auzitegian aurkezturiko errekurtsoa. "Habeas corpusa".

29.-Herritarren eskubideak eta betebeharrak Konstituzioan. Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak Espainiako Konstituzioan. Eskubide eta betebehar arruntak.

30.-Berdintasunerako eskubidea. Bizitzeko eskubidea eta osotasun fisiko nahiz morala izatekoa. Ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea. Bizilekuaren eta komunikazioen bortxaezintasunerako eskubidea.

31.-Adierazpen-askatasuna. Erlijio-askatasuna. Biltzeko eta manifestazioak egiteko eskubideak. Elkartzeko eskubidea. Askatasun sindikala.

32.-Gai publikoetan parte hartzeko eskubidea eta kargu publikoak lortzeko eskubidea. Sufragio eskubidea. Eskariak egiteko eskubidea. Babes judizial eraginkorrerako eskubidea. Berme prozesalak.

33.-Betebehar militarrak. Kontzientzia eragozpena. Justizia tributarioaren printzipioa. Jabetza pribatua eta enpresa-askatasuna. Lanerako, lan-negoziazio kolektiborako eta gatazka kolektiborako eskubidea.

34.-Espainian dauden atzerritarren eskubideak eta askatasunak.

35.-Konstituzio ekonomikoa. Eredu ekonomikoaren printzipioak eta helburuak Konstituzioan.

36.-Herriaren Defendatzailea. Eskumenak eta jarduteko moduak.

37.-Europar Batasunaren prozesua. Aurrekariak, helburuak eta izaera juridikoa. Batasuneko jatorrizko Zuzenbidea: eratze itunak. Batasuneko zuzenbide eratorria: erregelamenduak, zuzentarauak eta bestelako iturriak. Subsidiariotasun printzipioa.

38.-Europar Batasunaren antolamendua. Lisboako Ituna. Parlamentua. Europako Kontseilua. Europako Batzordea. Kontseilua (ministroena). Justizia Auzitegia. Beste erakunde batzuk.

39.-Europar Batasuneko herritarren eskubide eta askatasunak. Europar herritartasuna.

40.-Europar Batasunaren baliabide finantzarioak. Europar Batasunaren finantziazioa: Batasunaren aurrekontua. Estatu-laguntzak eta haien gainean Europar Batasunak egiten duen kontrola. Batasuneko funtsak: motak eta xedeak.

2. multzoa.-Hauteskunde-zuzenbidea. Zuzenbide Parlamentarioa

41.-Zuzeneko demokraziaren erakundeak. Sasi zuzeneko demokraziaren erakundeak. Herri-ekimena eta erreferenduma Espainiako Konstituzio Zuzenbidean. Azken bi figura horiei buruzko azterketa Nafarroako Zuzenbidean.

42.-Sufragio eskubidea eta haren modalitateak. Hauteskunde-barrutia. Hauteskundeetarako formulak.

43.-Espainiako -estatuko eta autonomia erkidegoetako- Hauteskunde-zuzenbidearen egungo iturriak. Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskunde-sistema.

44.-Autonomia erkidegoetako biltzarretako hauteskunde-sistema. Toki entitateak eta Europako Parlamentua hautatzeko sistema.

45.-Nafarroako Parlamentuko hauteskunde-sistema. Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak arautzen dituen azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legea.

46.-Hauteskunde-ahalmen aktiboa. Hauteskunde-zentsua: izen ematea eta nola egiten den. Hauteskunde-zentsuaren Bulegoa. Nafarroako Parlamentuaren aipamenak.

47.-Hauteskunde-ahalmen pasiboa: ezin hautatua izateko eta bateraezintasuneko arrazoiak. Nafarroako Parlamentuaren aipamenak.

48.-Hauteskundeen antolaketa. Hauteskunde administrazioa. Hauteskunde Batzorde Zentrala: izaera, osaera eta atribuzioak. Nafarroako Hauteskunde Batzordea. Batzorde probintzialak eta eskualdeetakoak. Hauteskunde-mahaiak eta -sekzioak.

49.-Hauteskundeetarako deialdia. Hautagaitzak: motak, aurkezpena eta aldarrikapena. Hauteskunde kanpaina. Propaganda: titulartasun publikoko baliabideak erabiltzea. Nafarroako Parlamentuaren aipamenak.

50.-Hauteskunde mahaien osaera. Ahaldunak eta kontu-hartzaileak. Kartazalak eta boto-paperak. Botazioa. Boto-kontaketa: mahaietako boto-kontaketa eta boto-kontaketa orokorra. Hautetsiak aldarrikatzea.

51.-Hauteskundeetako kontuak eta gastuak. Hauteskundeetarako diru-laguntzak. Intzidentzia errekurtsoak prozesuan zehar eta hauteskundeei buruzko auzia.

52.-Hauteskundeen arloko delituak eta arau-hausteak. Alderdi orokorrak. Hauteskunde-delituak. Prozedura judiziala. Hauteskundeen arloko arau-hausteak.

53.-Parlamentari izaera eskuratu, eten eta galtzea. Eskubideak, betebeharrak eta prerrogatibak. Parlamentarien bortxaezintasuna eta immunitatea: kontzeptua, oinarria eta mugak. Nafarroako Parlamentuaren aipamenak.

54.-Agindu parlamentarioa. Agindu parlamentarioaren iraungitzea. Parlamentuaren desegitea: moduak eta eraginak. Nafarroako Parlamentuari dagokiona bereziki.

55.-Ordezkari politikoak aldi baterako ordeztea. Balizko konponbideak.

56.-Zuzenbide Parlamentarioaren iturriak. Nafarroako Zuzenbide Parlamentarioaren iturriak.

57.-Parlamentuetako erregelamenduak. Zer diren. Iturrien sisteman betetzen duten tokia. Arau parlamentarioak sortzeko prozesua. Parlamentuetako erregelamenduen gaineko kontrola.

58.-Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua. Prestaketa, erreforma, egitura eta interpretazioa. Nafarroako Parlamentuaren erregelamenduak. Nafarroako Parlamentuaren beste arau batzuk.

59.-Legebiltzarren prerrogatibak. Parlamentuen autonomia erregelamendua egiteko, barneko gobernurako, aurrekontuetarako eta administrazio gaietarako. Egintza parlamentarioen gaineko kontrola.

60.-Legebiltzarretako gobernu-organoak. Lehendakaritza. Mahaia. Eledunen Batzarra.

61.-Legebiltzarretako organo funtzionalak. Osoko Bilkura eta batzordeak. Legegintzako batzordeak: egitura, osaera eta eginkizunak. Legegintzaz besteko batzorde iraunkorrak. Batzorde ez-iraunkorrak. Lan-taldeak.

62.-Parlamentu-taldeak: izaera juridikoa. Eratzea, aldatzea eta desegitea. Antolamendua. Legebiltzarren egituran eta funtzionamenduan dauzkan eraginak.

63.-Nafarroako Parlamentua: gobernu-organoak eta funtzionamendu-organoak. Parlamentu-taldeak eta foru parlamentarien elkarteak.

64.-Askotariko taldeari eta transfugismoari buruzko arauen gaineko azterketa Espainiako legebiltzarretako erregelamenduetan. Haren ondorioak. Kideen izatea. Diputatuen eta senatarien elkarteak. Atxiki gabeko parlamentariak.

65.-Nafarroako Parlamentuaren eraketa. Legegintzaldia eta bilkura-aldiak. Batzorde Iraunkorra.

66.-Bilkurak eta bilkura motak Nafarroako Parlamentuan. Egun baliodunak. Deialdia. Gai zerrenda: prestaketa eta aldaketak. Quoruma.

67.-Eztabaida Nafarroako Parlamentuan. Hitza izatea. Aipamenak. Diziplina parlamentarioa: a) Zehapenak, b) Gaiari lotzeko eta ordena gordetzeko deiak, c) Ordena Parlamentuaren barruan. Parlamentuko gizalegea. Botoa emateko sistemak eta hurrenkera. Gehiengoak eta berdinketak ebaztea.

68.-Parlamentuaren legegintza-eginkizuna. Foru lege motak. Nafarroako Parlamentuaren legegintza-ekimena. Nafarroako Gobernuaren ekimena: fforu lege proiektuek bete beharreko baldintzak. Nafarroako Parlamentuaren ekimena: foru lege proposamenen baldintzak eta mugak; aintzat hartzea. Foru lege proiektu eta proposamenak erretiratzea. Diputatuen Kongresuan lege proposamenak aurkeztea.

69.-Nafarroako Parlamentuaren legegintzazko prozedura arrunta. Zuzenketak. Lan-taldearen txostena. Batzordeko eztabaida. Osoko Bilkurako eztabaida. Foru legeak aldarrikatzea eta argitaratzea.

70.-Nafarroako Parlamentuaren legegintzazko prozedura bereziak. Nafarroako Parlamentuaren eginkizun finantzarioa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legea. Kontu Orokorrei buruzko Foru Legea. Irakurketa bakarraren bidez izapidetzea. Eskuordetutako legegintza. Legegintzako foru dekretuak. Tributu-harmonizaziorako legegintzako foru dekretuak. Foru Hobetzearen erreforma.

71.-Kontrol eginkizuna. Konfiantza eskaera. Zentsura mozioa.

72.-Kontrolerako berariazko tresnak Nafarroako Parlamentuan. Galderak. Jabeldurak. Ikerketa batzordeak.

73.-Parlamentuetako erregelamenduetan aurreikusitako kontrol tresnak. Kontroleko osoko bilkura bereziak. Gobernuko lehendakariari galderak egitea. Osoko bilkura arruntetan denborak erreserbatzea kontroleko ekimenetarako eta gobernuko lehendakariaren agerraldietarako. Nafarroako Parlamentuko agerraldiak.

74.-Nafarroako Parlamentuaren bultzatze eta zuzendaritza politikoko eginkizuna. Inbestidura. Mozioak. Politika orokorrari buruzko eztabaidak: Foru Komunitatearen egoerari buruzko eztabaida.

75.-Foru parlamentariek informazio material dokumentatua lortzeko eskubidea eta horrekin zerikusia duten beste figura batzuk. Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 14. artikulua. Sor daitezkeen arazoak. Txosten eskariak.

76.-Gobernuaren komunikazioak Nafarroako Parlamentuan izapidetzea. Programen eta planen azterketa. Beste erakunde batzuek igorritako txostenen izapidetzea.

77.-Kargudunak hautatzea. Baimenak. Konstituziokontrakotasuneko errekurtsoak eta eskumen-gatazketan pertsonatzea. Konstituziokontrakotasuneko arazoak. Babes errekurtsoak.

78.-Parlamentuaren eskumenak estatuarekiko eta beste autonomia erkidego batzuekiko lankidetza hitzarmen eta akordioetan. Beste erakundeekiko harremanak. Nafarroako Parlamentua eta Europar Batasuna.

79.-Parlamentuaren bilakaera: Parlamentua eta teknologia berriak.

80.-Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko langileak: araubide juridikoa; sartzea eta kargu-uztea; egoerak; eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak; diziplina-araubidea. Nafarroako Parlamentuko zerbitzuak.

3. multzoa.-Zuzenbide Administratiboa, Lan Zuzenbidea, Zuzenbide Finantzarioa eta Zuzenbide Prozesala

-Zuzenbide Administratiboa.

81.-Administrazio Publikoa Espainiako 1978ko Konstituzioan. Botere Exekutiboan betetzen duen tokia. Antolamenduko eta funtzionamenduko printzipio konstituzionalak.

82.-Administrazio Publikoa eta Zuzenbidea. Legezkotasunaren printzipioa. Araututako ahalmenak eta eskumeneko ahalmenak.

83.-Administrazio Publikoa eta jurisdikzioa: Autotutoretzaren printzipioa.

84.-Administrazio Publikoaren erregelamendu-ahalmena. Erregelamendua. Kontzeptua eta motak. Legearen eta erregelamenduaren arteko loturak. Erregelamendu-ahalmenaren mugak. Legez kanpoko erregelamenduen aurkako defentsa juridikoa: bide penala eta administrazioarekiko auzien bidea eta salbuespen judiziala.

85.-Pertsona juridiko publikoak. Espainiako antolamendu juridikoko ente publikoen tipologia. Ente publikoen gaitasuna.

86.-Erlazio juridiko-administratiboa. Kontzeptua eta ezaugarriak. Erlazio juridiko-administratiboak sortzea, aldatzea eta azkentzea. Erlazio juridiko-administratiboaren elementuak.

87.-Egoera juridiko subjektiboak Zuzenbide Administratiboan. Egoera aktiboak, ahalmena, eskubide subjektiboa eta interes legitimoa. Egoera pasiboak eta mistoak.

88.-Administratua. Kontzeptua eta motak. Administratuaren gaitasuna eta horren aldaketaren zioak. Herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Herritarren parte-hartzea Administrazioan.

89.-Administrazio-egintza. Kontzeptua. Administrazio-egintzen motak. Administrazio-egintzaren elementuak.

90.-Administrazio-prozedura. Kontzeptua eta izaera. Araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko Legea. Aplikazio esparrua eta printzipioak. Interesdunak. Baldintzak eta epeak.

91.-Administrazio-prozedura: hasiera, antolaketa, instrukzioa eta amaiera. Administrazio prozeduren gaineko xedapen orokorrak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean.

92.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko administrazio-prozedura bereziak: xedapen orokorrak prestatzeko prozedura. Ekintza zibilak eta lan ekintzak erabili aurreko erreklamazioak.

93.-Administrazio egintzen eraginkortasuna. Baliozkotasunaren presuntzioa. Eraginkortasunerako baldintzak. Isiltasun administratiboa. Bete beharra eta etendura. Egintza administratiboak betetzea.

94.-Egintza administratiboaren baliogabetasunaren teoria. Egintza deusezak eta deuseztagarriak. Egintza administratiboa baliozkotzea. Ofiziozko berrikuspena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen aipamen berezia.

95.-Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea I: aplikazio eremua eta arau orokorrak. Kontratistak. Administrazio publikoen kontratu guztietarako xedapenak. Esleipenaren aurreko jarduketak.

96.-Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea II: esleitzeko prozedurak eta irizpideak. Kontratazioaren kudeaketa hobetzeko sistemak. Publizitate arauak eta epeak. Esleipena, burutzea eta formalizazioa.

97.-Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea III: Kontratuak gauzatzea. Ordainketa eta prezioen berrikuspena. Kontratuen amaiera eta baliogabetasuna. Erreklamazioak eta beste kontrol-neurri batzuk.

98.-Administrazio egintzaren formak. Sustapena eta bere baliabideak.

99.-Mugapenaren jarduera administratiboa. Kontzeptuaren bilakaera. Haren printzipioak. Mugatzeko jardueraren adierazpideak.

100.-Administrazioaren zehapen ahalmena. Printzipio orokorrak. Zehapen prozedura. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen aipamen berezia.

101.-Espainiarren eskubideen gaineko administrazio baldintzak. Herritarren Segurtasunari buruzko Lege Organikoa. Eskubideen etendura eta salbuespen egoerak.

102.-Datu pertsonalen babesa Europan eta Espainian. Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoa.

103.-Nahitaezko desjabetzea. Bilakaera historikoa. Kontzeptua. Izaera eta justifikazioa. Elementuak: subjektuak, objektua, kausa eta edukia.

104.-Desjabetzeko prozedura. Prozedura bereziei buruzko aipamena. Partikularren bermeak.

105.-Zerbitzu publikoa. Kontzeptuaren bilakaera. Zerbitzu publikoa eta prestazio administratiboak. Interes orokorreko zerbitzuak.

106.-Zerbitzu publikoa kudeatzeko moduak. Zuzeneko kudeaketa. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua. Enpresa publikoak eta enpresa mistoak.

107.-Jabari publikoa. Kontzeptua eta izaera. Elementuak. Araubide juridikoa.

108.-Administrazio Publikoaren ondare-erantzukizuna. Bilakaera eta gaur egungo araubidea. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen aipamen berezia.

109.-Errekurtso administratiboak. Gora jotzeko errekurtsoa eta berraztertzeko errekurtsoa. Berrikusteko aparteko errekurtsoa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen aipamen berezia.

-Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza.

110.-Lan Zuzenbidea. Izaera eta ezaugarriak. Lan harremana arautzen duten oinarrizko printzipioak.

111.-Lan Zuzenbidearen iturriak. Langileen Estatutua. Lan hitzarmen kolektiboak.

112.-Lan-kontratua: kontzeptua, izaera eta motak. Lan kontratazioa administrazio publikoetan.

113.-Lan-kontratua etetea eta amaitzea: arrazoiak. Kaleratzea.

114.-Gizarte Segurantza. Arau orokorrak eta aplikazio esparrua. Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak, zerbitzu komunak, entitate laguntzaileak eta erakunde autonomoak.

115.-Gizarte Segurantzaren araubide orokorra. Aplikazio esparrua. Afiliazioa eta kotizazioa. Babes jarduna: babesten diren egoerak eta prestazioen araubidea.

-Finantza eta Tributu Zuzenbidea.

116.-Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Printzipio orokorrak. Edukia, prestatzea eta onespena. Kredituak eta haien aldaketak. Aurrekontuen exekuzioa eta likidazioa. Nafarroako Parlamentuaren aurrekontu-kontrola eta kontrol finantzarioa.

117.-Gastu publikoa: gaiari buruzko printzipio konstituzionalak. Diru-sarrera publikoak: sailkapena. Zor publikoa: kontzeptua, motak eta araubide juridikoa.

118.-Nafarroako Foru Komunitateko tributuen antolamendua. Printzipio orokorrak. Tributu arauak: printzipio orokorrak eta aplikazioa. Tributuak: motak eta osagaiak (zergapeko egitatea, tributudunak, zerga-oinarria eta tributu-zorra).

119.-Tributuen kudeaketa Nafarroan: Xedapen orokorrak: Tributudunari informazioa eta laguntza ematea. Tributuak kudeatzeko prozedura. Tributuen likidazioak. Diru-bilketa. Tributuen gaineko ikuskapena. Egintzen berrikuspena bide administratiboan. Tributu arloko arau-hauste eta zehapenak. Delitu fiskala.

-Zuzenbide Prozesala.

120.-Prozesua: Izaera eta oinarriak. Konstituzioak jasotzen dituen printzipio prozesalak. Babes judizial eraginkorrerako eskubidea: Konstituzioaren 24. artikulua eta bere garapena Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentzian.

121.-Botere Judizialaren Lege Organikoa. Jurisdikzioaren esparrua eta mugak. Banaketa eta lurralde antolamendua. Gatazkak eta eskumen arazoak. Jurisdikzio organoen osaera. Karrera judiziala. Ministerio Fiskala.

122.-Prozesu zibileko eta zigor prozesuko oinarrizko araubide juridikoa. Prozedura Zibilaren Legea eta Prozedura Kriminalaren Legea. Haien edukiaren azalpen laburra.

123.-Administrazioarekiko auzia. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea. Jurisdikzio horren izaera, hedadura eta mugak. Administrazio Publikoaren kontzeptua ondorio horietarako. Jurisdikzio horren ardurapeko gaiak eta arduraz kanpokoak. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organoak.

124.-Aldeak: ahalmena eta legitimazioa; aldeen ordezkaritza eta defentsa. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea. Aurkatzeko moduko jarduera administratiboa. Aldeen eskaerak. Pilaketa. Errekurtsoaren zenbatekoa.

125.-Administrazioarekiko auzien prozedura (I). Epeak Zuhurtasunezko neurriak. Lehen auzialdiko edo auzialdi bakarreko auzia: Atariko eginbideak; kaltegarritzat deklaratzea. Errekurtsoa aurkeztea. Errekurtsoa iragartzea eta espedientea erreklamatzea. Epatzea eta pertsonatzea.

126.-Administrazioarekiko auzien prozedura (II). Demanda eta erantzuna. Agiriak aurkeztea. Administrazio espedientea osatzeko izapidea. Aldez aurreko alegazioak. Froga. Bista eta ondorioak: gai berrien planteamendua. Epaia: Edukia. Prozedura amaitzeko beste modu batzuk. Auzien kostuak.

127.-Probidentzien eta autoen aurkako errekurtsoak. Apelazioko errekurtsoa. Kasazioko errekurtsoa. Zein erabakiren aurka jotzen duten eta errekurtsoaren zioak. Prozedura. Epaiaren edukia eta ondorioak.

128.-Doktrina batzeko eta legearen intereseko kasazio errekurtsoak. Berrikusteko errekurtsoa. Epaiak betearaztea: haien etendura eta ez betearaztea; ondorioen hedadura. Egintza prozesaletako gorabeherak eta baliogabetasuna.

4. multzoa.-Nafarroako Zuzenbide Publikoa

129.-Nafarroaren foru araubidea. Bilakaera (1512-1982) Nafarroa, erresuma izatetik foru komunitatea izatera. Foruen legeak, bereziki 1841eko Lege Itundua.

130.-Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa. Prestakuntza prozesua. Izaera eta esanahia. Atariko titulua. Erreforma.

131.-Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Aurrekari historikoak. Egungo egituratzea. Antolamendua. Eginkizunak.

132.-Nafarroako Justizia Administrazioa. Antolaketa. Nafarroako Auzitegi Nagusia. Nafarroako Foru Komunitateak Estatuarekin eta autonomia erkidegoekin dituen harremanak.

133.-Nafarroako Comptos Ganbera. Antolamendua eta eskumenak. Erresumako Kontuen Auzitegiarekin dituen harremanak.

134.-Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa edo Nafarroako Foru Berria. Elaborazioa eta erreformatzeko prozedura. Nafarroako Zuzenbide Zibilaren iturriak. Foru izaera zibila.

135.-Euskara Nafarroako Foru Komunitatean. Euskararen Foru Legea eta haren erregelamenduzko garapena. Euskararen erabilera Nafarroako administrazio publikoetan.

136.-Hitzarmen ekonomikoaren araubidea. Hitzarmen ekonomikoak: Historia eta izaera juridikoa. Nafarroako zerga autonomiaren printzipioak. Egun Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean dagoen hitzarmen ekonomikoa.

137.-Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa. Sorrera eta justifikazioa. Erakundearen izaera. Hautatzea, kargu-uztea eta ordezkatzea. Prerrogatibak eta bateraezintasunak. Eskumenak. Erakundearen funtzionamendua. Parlamentuarekin eta Gorte Nagusiek izendatutako arartekoarekin dituen harremanak.

138.-Nafarroako Ogasun Publikoa. Araubide juridikoa. Eskubideak eta betebeharrak. Kontrola: kontu-hartzailetza eta kontrol finantzarioa. Erantzukizunen araubidea.

139.-Nafarroako ondarea. Kontzeptua eta sailkapena. Ondarea kudeatzeko printzipioak. Eskuratzea, besterentzea eta lagatzea. Ondarea babestu eta defendatzea. Afektazioa, aldaketa demaniala eta atxikipena. Jabari publikoa. Jabari pribatua. Enpresen ondare publikoa.

140.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen diru-laguntzei buruzko araubide orokorra.

141.-Nafarroaren eskumenak. Haien ordenamendua Foru Hobetzean: sailkapena eta printzipioak. Transferentzien Batzarra.

142.-Lurraldearen antolamendua eta hirigintza. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak. Lurraldearen eta Hirigintzaren Antolamenduari buruzko Foru Legearen aipamena bereziki.

143.-Ingurumenaren babesa. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak. Nafarroako Foru Komunitateko lege-xedapen nagusien aipamena eta haien berritasun nagusien deskribapena.

144.-Etxebizitzaren babes publikoa Nafarroan: babesaren kontzeptua, esparrua eta deskribapena, babes jarduera motak. Babes ofizialeko etxebizitzen araubide juridikoa.

145.-Osasunari buruzko Foru Legea eta hura garatzen duten erregelamenduzko xedapenak.

146.-Nafarroako errepideen araubide juridikoa. Nafarroako Errepideei buruzko Foru Legea: edukiaren azterketa.

147.-Nafarroako eskumenak nekazaritza eta abeltzaintza arloetan. Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroa. Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko Foru Legea: edukiaren azterketa.

148.-Mendiak Nafarroan: Foru Komunitatearen eskumenak. Nafarroako Oihan Ondarea Babesteari eta Garatzeari buruzko Foru Legea: edukiaren azterketa.

149.-Nafarroaren eskumenak segurtasun publikoaren arloan. Foruzaingoa: historia, araudia, eginkizunak, antolaketa eta langileak. Segurtasun Batzordea. Nafarroako udaltzaingoak: araudia, eginkizunak, antolaketa eta koordinazioa.

150.-Funtzio Publikoa. Printzipio konstituzionalak. Nafarroako Foru Komunitateak arlo horretan duen eskumen historikoa. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Ezaugarriak, aplikazio esparrua eta salbuespenak. Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza eta osasun arloetako langileei buruzko aipamena.

151.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan langileak sartzeko bidea. Lanpostuak betetzea. Eskubide eta betebehar nagusiak: ordainsariak, bateraezintasunak eta administrazio karrera. Egoera administratiboak.

152.-Nafarroako toki entitateak Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak toki administrazioari dagokionez. Udalak. Kontzejuak. Mankomunitateak eta beste toki entitate batzuk. Antolaketa, funtzionamendua eta haien eskumenen sailkapena.

153.-Nafarroako toki entitateen ondasunak. Herri ondasunak eta ondarekoak.

154.-Nafarroako toki entitateen jarduketen prozedura eta araubide juridikoa. Toki entitateen jarduketen inpugnazioa eta kontrola. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

155.-Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak. Udal zergak. Toki entitateen parte-hartzea Nafarroako zergetan.

156.-Nafarroako Kultur Ondareari buruzko Foru Legea. Turismoari buruzko foru araudi nagusia.

157.-Gizarte zerbitzuei buruzko foru legeak. Haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko Foru Legea: edukiaren deskribapen orokorra.

158.-Merkataritzaren arloko foru araudia. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen babes orokorra Nafarroan.

159.-11/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa ezartzekoa.

160.-21/2005 Foru Legea, abenduaren 29koa. Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzkoa.

161.-Nafarroako Gobernua. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Atribuzioak eta eskumenak. Funtzionamendua. Laguntza organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentuaren desegitea.

162.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria Hautapena, izendapena, ordezkapena, kargu-uztea eta aldaketa. Atribuzioak.

163.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubideak. Foru Administrazioaren antolaketa: printzipio orokorrak eta egitura organikoa, kide anitzeko organoak eta administrazio organoen eskumenak.

164.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak beste administrazio publiko batzuekin dauzkan harremanak. Printzipio orokorrak. Administrazioen arteko elkarlana, lankidetza eta koordinazioa. Sektorekako konferentziak eta bestelako lankidetza organoak. Gobernuak Nafarroako Foru Komunitatean duen delegatua. Lankidetza hitzarmenak eta baterako plan eta programak. Nafarroako araudiari buruzko aipamen berezia.

165.-Administrazio korporatiboa Nafarroan. Lanbide elkargoak eta ganbera ofizialak: eskumenak eta araubide juridikoa.

166.-Erakundeen Administrazioa. Erakunde autonomoak. Enpresa-entitate publikoak. Sozietate publikoak eta fundazio publikoak.

167.-Nafarroako Foru Komunitateko organo aholku-emaileak. Izaera, motak, ezaugarriak eta eginkizunak. Nafarroako Kontseilua: osaera, antolaketa, eskumenak eta funtzionamendua. Legeen bidez sorturiko beste organo aholku-emaile batzuk.

Iragarkiaren kodea: F1008688