62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 219/2009 betearazpena

José Luis Santos Cortesek eskaturik, Uninavarra S.L. enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 219/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia:

José Luis Santos Cortesek eskaturik, Uninavarra S.L.ren aurkako betearazpena abiarazten da. Printzipalaren zenbatekoa 20.993,77 euro da, behin-behineko interesak 1.259,62 euro dira eta behin-behineko kostuak 2.099,37 euro.

Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru horiek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 0030-1846 42 000500 1274 kontua, 3158 0000 64 0219 09 kontzeptua.

Igor bekie ofizioa erakunde eta erregistro publiko egokiei nahiz Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzuari, eta azken horren txostena ikusita, alderdi demandatuaren helbideari dagokion jabetza erregistroari, haien datuen arabera betearazpenpeko alderdiak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten.

Erants bitez Nafarroako eta Estatuko -hala badagokio- Zerga Ogasunaren, katastroaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren, Gizarte Segurantzaren eta INEMen (betearazpenpeko alderdia pertsona fisikoa bada) datu-basera sartzeko aplikazio informatikotik lortutako oharrak.

Erants bedi Nafarroako Gobernuaren Bezero eta Hornitzaileen Kontsultarako aplikaziotik ateratako oharra, eta emandako informazioa ikusita, Termia Instalaciones de Fontanería S.L., Adolfo Pérez Fernández, María José Gil Garbayo, Carlos Ángel Fernández Chivite eta Julio Montes Navascués enpresei edozein kontzepturengatik ordaintzeko dauden diru kopuruen bahitura egitea erabaki da, eta ondorio horretarako ofizioak igorriko zaizkie aipatu enpresei.

Eta Gune Neutro Judizialak eskatutako informazioa ikusita, betearazpenpeko alderdiaren jabetzakoa den 2577FLN matrikuladun ibilgailua (Mercedes markako eta A.150 modeloko turismoa) enbargatzea erabakitzen da. Enbargatzeko aginduaren bi kopia igorriko dira Nafarroako ondasun higigarrien erregistrora.

Epaitegi honen sistema informatikoaren datu-basea kontsultatu da, eta betearazpenpeko alderdiari buruz ebazteko dauden auzien zerrenda ikusi da; horrenbestez, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiaren 305-10 betearazpenean enbargatu diren ondasun higigarri inskribaezinak berriz enbargatu izanaren kontu har bedi, baita soberakinaren enbargoarena ere, halakorik bada, eta lan arloko epaitegi honen kontura transferi bedi. Horren arabera, eta lehengo enbargoa altxatu baino lehen, epaitegi honi jakinarazi beharko zaio, zuzenbidearekin bat datozen aseguramendu neurriak hartzeko. Igor bitez behar diren exhortoak.

Enbargatu behar diren kredituak:

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko alderdiari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

2. Ondoko entitate hauetako kontu korronteetan, aurrezki-gordailuetan edo antzekoetan dauden saldo hartzekodunak eta egiten diren diru-sarrerak:

Nafarroako Rural Kutxa, Caixa D'Estalvis i Pensions De Barcelona, Banco Bilbao Vizcaya. Orobat premiamendupekoaren izenean dauden balore higigarri guztiak enbargatu behar dira, baldin eta aipatutako finantza erakundeak haien gordailuzain edo bitarteko gisa aritzen badira, betiere premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio errekerimendua zordunari edo haren legezko ordezkariari hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Eta hori proposatzen diot epaileari. Ados. Epaile magistratua. Idazkaria.

Eta Uninavarra S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 29an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1007733