62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 52/2009 betearazpena

Francisco Javier Segura Castrok eskaturik, Retailers Informatica S.L. enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 52/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Lehenbizikoa.-Ordain bekizkio alderdi betearazleari, hots, Francisco Segura Castrori, 368,10 euro epaitegi honen kontuan, T-0012069 itzulketa-agindua eginez haren alde.

Bigarrena.-Ordainketa horren ondorioz, enpresa behin-behinean kaudimengabe deklaratzeko 2009ko uztailaren 21eko auto-proposamena aldatu, eta alderdi betearazleari gaur egun zor zaion zenbatekoa 4.949,72 euro dela ezartzen da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari, eta, erabakitako kobrantza burututakoan, artxiba bedi betearazpena.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston, Nafarroako Gorteen kaleko 5ean (0030.1846 bulegoa) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3158.0000.64. 0052 2009 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta hori proposatzen diot epaileari, adostasuna eman dezan.

Eta Retailers Informatica S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 28an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1007692