62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 58/2010 betearazpena

Segundo Edison Lanon Escalerasek eskaturik, Reformas Reyno de Navarra, S.L. enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 58/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Reformas Reyno de Navarra, S.L.ren aurkako betearazpena abiarazten da, Segundo Edison Lanon Escalerasek eskaturik. Printzipala 2.923,28 eurokoa da, behin-behineko interesak 175,39 eurokoak eta behin-behineko kostuak 292,32 eurokoak.

Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru horiek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 0030-1846 42 0005001274 kontua, 3158 0000 64 0058 10 kontzeptua. Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegia.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio errekerimendua zordunari edo haren legezko ordezkariari hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Nafarroako Lan arloko 3. Epaitegian 128-9 betearazpena eta Nafarroako Lan Arloko 4. Epaitegian 46-09 betearazpena tramitatzen ari dira betearazpenpeko alderdi beraren kontra. Horien emaitza aintzat hartu behar da demandatuaren ondasunen berri jakiteko. Gainera, erabaki da ondasunak berrenbargatzea eta betearazpen horietako soberakina, egonez gero, enbargatzea prozedura honen onurarako, hain zuzen ere printzipala, interesak eta kostuak berdintzeko adina. Horretarako behar diren exhortoak bidaliko dira aipatu epaitegietara eta jarduketen berri jakiteko eginbidea, ikerketa-eginbideen lekukotza eta horien emaitzarena eskatuko dira.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpekoari itzuli behar dizkion diru kopuru guztien enbargoa dekretatzen da, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston, Nafarroako Gorteen kaleko 5ean (0030.1846 bulegoa) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3158.0000.64. 0058 10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta hori proposatzen diot epaileari.

Eta Reformas Reyno de Navarra, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 27an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1007689