62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 0000173/2010 demanda

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Abdelhak Mejdoubi Kaidarik eskaturik, lan istripuetarako gizarte segurantzaren gaineko erreklamazioa dela-eta, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Olcar Reformas, S.L.ren, Fremap mutuaren, Montajes Proyectos y Señalizaciones S.L.ren eta Asepeyo mutuaren aurka bideratu den 0000173/2010 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko urriaren 20ko 11:00etan Lan arloko 1. Epaitegi honetako 14. judizio-aretoan ager dadin (San Roke kalea 4, lehen solairua), adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Aitortza judiziala egitera, demandatuak berak agertu beharko du eta, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak. Ordezkaritza frogatzeko, eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, aitortutzat jotzen ahalko dela.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Olcar Reformas, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da.

Iruñean, 2010eko apirilaren 23an.-Idazkari Judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1007416