62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 59/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, maula-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaitza:

Gheorghe Simion Lupsa eta Silvia Villalba Espila absolbitu egiten ditut leporatu zaien maula-faltatik.

Prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ofizioz ordaindu behar direla deklaratzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Gherghe Simion Lupsari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 27an.-Idazkari Judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1007616