62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 45/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 45/2009 berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

263/09 epaia. Iruñean, 2009ko maiatzaren 13an.

María Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, ebasketa-falta baten ondoriozko auzia aztertu dut ahozko eta jendaurreko 45/2009 berehalako falta-judizioan. Judizio horretan alderdi izan dira Fiskaltza, akzio publikoa ordezkatuz, eta inplikatu gisa José Luis Lafuente Martínez, salatzailea, eta Marius Miha, salatua. Epai hau eman dut:

Epaitza:

Marius Miha kondenatzen dut, saiakuntza mailako ebasketa-falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, 30 eguneko isuna ordaintzera, egunero 8 euroko kuota eta guztira 240 euro, hain zuzen, gehi kostuak.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki dagokion espetxean.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi ondoko bost egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Marius Mihari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 3an.-Epaile Magistratua, María Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1007878