62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 371/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 371/2009 falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

213/2010 epaia. Iruñean, 2010eko apirilaren 19an.

Nik, Mari Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 371/2009 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira Fiskaltza eta, inplikatu gisa, Pablo Bilbao Barturen, salatzailea, eta Ioan Balai, salatua; hauek ez dira agertu, legezko zitazioa egin bazaie ere. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut:

Epaitza:

Ioan Balai absolbitu egiten dut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaion erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ioan Balairi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 3an.-Epaile Magistratua, Mari Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1007865