62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

7/2010 falta-judizioa

231/2010 epaia.

Iruñean, 2010eko apirilaren 22an.

Nik, M. Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 7/2010 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, M. Aranzazu Mariñelerena Tolosa eta Julio Hernández Jaime; hauetatik bat ere ez da agertu, legezko zitazioa egin bazaie ere. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut:

Epaitza:

Julio Hernández Jaime absolbitu egiten dut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaion erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Julio Hernández Jaimeri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 27an.-Epaile Magistratua, M. Paz Benito Oses.

Iragarkiaren kodea: J1007581