62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 378/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 378/2009 falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik eta agintaritzari jarki edo desobeditzeagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

217/10 epaia. Iruñean, 2010eko apirilaren 21ean.

M. Paz Benito Oses andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, ebasketagatik eta ordena publikoaren kontrako falta batengatik bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 378/2009 falta-judizioan. Bertan parte hartu dute, batetik, Fiskaltzak, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzaileak, Rubén Arbizu Torrerok, eta salatuak, Ludovico Sebastian de Carlos Garcíak. Azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin zaion arren.

Epaitza:

Ludovico Sebastian de Carlos García kondenatzen dut, ebasketa-falta baten eta ordena publikoaren aurkako falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, lehenbizikoagatik egunero sei euroko isuna ordaintzera hilabetez, eta bigarrenagatik egunero sei euroko isuna ordaintzera hilabetez, hau da, guztira hirurehun eta hirurogei euro ordaintzera, gehi prozesuko kostuak.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki dagokion espetxean.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi eta hurrengo bost egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Ludovico Sebastian de Carlos Garcíari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 23an.-Epaile Magistratua, M. Paz Benito Oses.

Iragarkiaren kodea: J1007414