61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

000014/2010 demanda

Pilar Zapata Camacho andreak, Zaragozako Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

José Luis Aparicio Ayarza jaunak eskaturik, gai arrunta dela-eta, Blázquez Damota Construcciones, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari den 0000014/2010 demanda-prozeduran honako hau eman da:

César de Tomás Fanjul magistratu jaunaren probidentzia. Zaragozan, 2010eko martxoaren 25ean.

Kontu emanik, ikusirik adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko jarri zen egunean, 2010eko uztailaren 1ean, goizeko 11:00etan, hainbat ekitaldi metatu direla, aurrekoa bertan behera utzi eta beste egun bat jartzen da: 2010eko ekainaren 29an, goizeko 11:00etan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei. Judiziorako zitazio gisa balioko du.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Hala erabaki eta sinatu du epaile magistratuak. Fede ematen dut. Epaile magistratu jauna; idazkari judiziala.

Eta Blázquez Damota Construcciones S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Zaragozan, 2010eko apirilaren 19an.-Idazkari Judiziala, Pilar Zapata Camacho.

Iragarkiaren kodea: J1007396