61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio zedula. 0000846/2009

Raquel Cervero Pinilla andreak, Zaragozako Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Ricardo Lapuente Sierra jaunak eskaturik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Pinturas Otema, S.L.ren, Asepeyoren eta Ignacio Brun Garisoainen aurka, gizarte segurantza dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 0000846/2009 autoen barnean, honako hau eman da:

María Asunción Learte Álvarez magistratu andrearen probidentzia. Zaragozan, 2010eko apirilaren 8an.

Kontu emanik, erants bekio aurreko idazkia abiaburuko auziari. Erabakitako atzerapena kentzen da, eskatu den bezala, eta berriz ere dei egiten da adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizio-ekitaldia egin daitezen 2010eko urriaren 7an, goizeko 10:15ean, epaitegi honetako 2. judizio-aretoan (Alfonso I.aren kalea, 17, 3. solairua). Egin bekie zitazioa alderdiei, legezko ohartarazpenekin.

Jakinaraz bedi ebazpen hau.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua). Errekurtsogileak 25 euro sartu behar ditu epaitegi honetako kontsignazio eta gordailuen kontuan, hots, Banestoren 0030 1846 42 0005001274 kontuan.

Hala erabaki eta sinatu du epaile magistratuak. Fede ematen dut. Epaile magistratua, idazkari judiziala.

Eta Pinturas Otema, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Zaragozan, 2010eko apirilaren 20an.-Idazkari Judiziala, Raquel Cervero Pinilla.

Iragarkiaren kodea: J1007319