61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 0000672/2009 hipoteka-betearazpena

Nuria Creus Portas andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Banco Popular Español, S.A.k eskaturik, hipoteka-betearazpena dela-eta, Kacem El Mansouriren, Redonane El Mansouriren eta Brahim El Mouhammaden aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 0000672/2009 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

Higiezin bat Tuteran, Lacarra Munilla kaleko 30ean; F motakoa da. Mugak: aurrean, eskailera-burua eta solairu bereko ezkerraldeko etxebizitza; sartu eta eskuinean, terraza komuna; ezkerrean, Sarasa kalea; eta hondoan, solairu bereko ezkerraldeko etxebizitza, 5 zenbakidun etxea.

Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago 17.996 zenbakiarekin, 188. orrian, 3.418. liburukian, 969. liburuan.

Finkaren balorazioa: ehun eta berrogeita hamabost mila zazpiehun eta laurogeita hamabost euro eta hirurogeita bost zentimo (155.795,65 euro).

Enkantea 2010eko ekainaren 29an eginen da, goizeko 10:00etan.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

A.-Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

B.-Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

C.-Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 0030 8047 000000000000 kontuan (3180 0000 06 0672 09 kontzeptua), ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanaren gordekina.

Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

7.-Ulertuko da lizitatzaileek nahikotzat onartzen dutela jarduketetan dagoen titulazioa.

8.-Betearazpenpekoei hori guztia beren helbidean jakinarazteko ahaleginak huts egiten badu, honako honek jakinarazpen gisa balioko du.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Tuteran, 2010eko apirilaren 21ean.-Idazkari Judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1007369