61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 0000050/2010 betearazpena

María Elena Uribe Cobok eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Only Two Integral Service, S.L.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 0000050/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Lehenbizikoa.-María Elena Uribe Cobok eskaturik, Only Two Integral Service, S.L.ren aurkako betearazpena abiarazten da, diru kopuru hau ordain dezan: 525,47 euroko printzipala, gehi 31,52 euro behin-behineko interes gisa, eta 52,55 euro behin-behineko kostuen ordainean, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru horiek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela, 4148.0000.64.0050.10 kontzeptua adierazita (transferentzietarako, 0030 1846 42 00005001274).

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio errekerimendua zordunari edo haren legezko ordezkariari hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren datu-basera sartzeko aplikazio informatikotik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da:

Ondoko entitate hauetako kontu korronteetan, aurrezki-gordailuetan edo antzekoetan dauden saldo hartzekodunak eta egiten diren diru-sarrerak: Banco Bilbao Vizcaya. Enbargatzen dira, orobat, premiamendupekoaren izenean dauden balore higigarri guztiak, baldin eta aipatutako finantza erakundeak haien gordailuzain edo bitarteko gisa aritzen badira, betiere premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Enbargo horiek bermatzeko, eta eraginkorrak izan daitezen, igor bitez behar diren idatzagiriak.

Only Two Integral Service, S.L.L.ren helbidean (España kalea, 16, 8390 Montgat) aurki daitezkeen eskudirua eta ondasun higigarriak, diru kopuru hau berdintzeko: 525,47 euroko printzipala, gehi 31,52 euro behin-behineko interes gisa, eta 52,55 euro behin-behineko kostuen ordainean.

Bidal bedi horretarako exhortoa betearazpenpekoaren helbideko (España kalea 16, Montgat, 8390 posta kodea) epaitegira, edo komunikazioa Enbargo eta Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrera. Izendatzen den batzorde judizialak ahalmena izanen du sarrailagilearen eta indar publikoaren laguntza eskatzeko. Legez ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio eta ondasunak zuzenbidearen arabera gordailutuko dira; beharrezkoa bada, gordailuzaina izendatuko da eta legezko ohartarazpenak eginen dira. Ebazpen honek erabaki den enbargorako agindua behar den moduan egiteko balioko du. Auzi-jartzaileak enbargo-eginbidean esku hartzeko ahalmena izanen du.

Betearazpenpeko alderdiaren ondarearen ikerketan agertu diren gainerako ondasunei dagokienez, ebazpen honetan dekretatutako enbargoaren emaitza ikusi ondoren erabakiko da.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost eguneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 4148.0000.64. 0050.10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Only Two Integral Service, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, zedula hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 22an.-Idazkari Judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1007394