61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 0000035/2009 betearazpena

Alfonso Pérez Ruiz jaunak, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Salvador Sánchez Sadak, Adriana Villanueva Zubirik eta Francisco Javier Echeverria Jiménezek eskaturik, kaleratzeagatiko erreklamazioa dela-eta, Transportes J. y M. Artazcoz, S.L.ren aurka Lan arloko 4. Epaitegi honetan bideratzen ari den 0000035/2009 betearazpen-prozesuaren barnean, gaur emandako ebazpenean erabaki dut enkante publikoan saltzea ondoko zerrendan, tasazio-prezioa finkatuta, ageri diren ondasun enbargatuak, alderdi demandatuarenak baitira:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa.

-5667 BGT matrikula duen kamioia. Volvo markakoa, 290 modelokoa, 7.000 eurotan baloratua.

Enkantea egiteko baldintzak.

Epaitegi honen egoitzan eginen da, Iruñean, 2010eko ekainaren 4an, goizeko 09:00etan.

Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da (larunbatak salbu), ordu berean eta toki berean.

Enkantea egiteko baldintza hauek bete behar dira:

Lehenbizikoa.-Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatzen ahalko ditu, printzipala, interesak eta kostuak ordainduz.

Bigarrena.-Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen 0030.1846.42.0005001274 kontuan, 4148.0000.64.0035.09 prozeduraren erreferentzia jarriz, enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena.

Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, eta izendatutako pertsonari soilik eginen zaizkio zuzenbidezkoak diren itzulketak.

Hirugarrena.-Iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte, posturak idatziz aurkeztu ahalko dira gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

Laugarrena.-Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetzen ahalko ditu eta horretarako ez du diru-kopururik jarri behar izanen.

Bosgarrena.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Seigarrena.-Errematearen prezioa 20 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita (PZLaren 607.1 artikulua). Salbuespen gisa, posturarik onena egin duena, betiere balorazioaren %50etik gorakoa, alderdi betearazlea baldin bada, errematea onetsi eta gero idazkari judizialak zorraren printzipalaren eta interesen likidazioa eginen du, eta, likidazio hori jakinarazi ondoren, alderdi betearazleak diferentzia jarri beharko du, halakorik balitz, hamar eguneko epean, kostuen likidazioaren emaitzen ondorioz (650.2 artikulua).

Zazpigarrena.-Enkantean nahi adina diru eskaini ahal izanen da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %50 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe.

Hala izan ezean, PZLaren 650.4 artikuluan ezarritako tramiteak beteko dira.

Zortzigarrena.-Enkantearen ekitaldian posturagilerik ez badago, hartzekodunak ondasunen esleipena eskatu ahalko du haien tasazio-balioaren %30aren truke edo kontzeptu guztiengatik zor zaion diru-kopuruaren truke.

Hartzekodunak ez badu ahalmen hori hogei eguneko epean erabiltzen, enbargoa kendu eginen da, betearazpenpeko alderdiak hala eskatuz gero. (PZLaren 651. artikulua).

Bederatzigarrena.-Errematea onetsirik, posturagile guztiek jarritako diru-kopuruak itzuliko dira, posturagile onenarena izan ezik; hau gordailuan edukiko da posturagile onenaren betebeharraren berme gisa eta, hala badagokio, salmenta prezioaren zati gisa.

Gainerako posturagileek ere eskatzen ahalko dute, ordea, bakoitzak jarritako dirua epaitegiaren esku gelditzea, horrela, erremategileak gainerako dirua epearen barruan ordaindu ezean, haren ondotik daudenen aldeko errematea onets dadin, egindako posturen araberako hurrenkeran (PZLaren 652.1 artikulua).

Eta, behin Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, herritar orori eta bereziki prozesu honetako alderdiei jakinarazteko balio izan dezan, eta prozesuari buruzko legeetan ezarritakoa betetzeko, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 24an.-Idazkari Judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1007384