61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 951/2009 demanda

Pablo María Cardenas del Carrek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Dena Obras y Proyectos, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 951/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Pablo María Cárdenas del Carrek Dena Obras y Proyectos, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka diru kopuru bat dela-eta jarritako demanda, eta horrenbestez enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 12.553,28 euro ordaintzera, gehi %10eko berandutza-interesak, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio honi men egitera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen kontuan (Banestoko 4148.0000.65.0951.09 kontua) 150 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean baina banku eta bulego berean, 4148.0000.67.0951.09 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030.1846.42.0005001274 zenbakia jarri beharko da bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Eta Dena Obras y Proyectos, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 26an.-Idazkari Judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1007377