61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1036/2009 demanda

Mikel del Hoyo Cundinek eta Josune López Osinagak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Talleres Baraibar, S.L.ren aurka bideratu den 1036/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Mikel del Hoyo Cundinek eta Josune López Osinagak Talleres Baraibar, S.L.ren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileei diru kopuru hauek ordaintzera: Mikel del Hoyo Cundin jaunari 9.808,45 euro garbi (horietatik 4.041,13 eurok %10eko berandutza-interesak sortuko dituzte), eta Josune López Osinaga andreari 11.093,24 euro (horietatik 7.088,55 eurok %10eko berandutza-interesak sortuko dituzte).

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen kontuan (Banestoko 4148.0000.65.1036 09 kontua) 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean baina banku berean, 4148.0000.67.1036 09 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 kontuan egin beharko da.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Eta epaia argitzeko autoa ere eman da 2010eko apirilaren 21ean. Xedapen zatian hauxe dio:

Aurtengo otsailaren 8ko epaian atzemandako okerra zuzentzeko, berariaz adierazi behar da epaitzan ageri diren diru kopuruak, soldatak direla-eta ordaindu beharrekoak, zenbateko garbiak direla, eta ez zenbateko osoak (deskontuen aurrekoak), eta, horien ordez, hauek direla zenbateko zuzenak:

Mikel del Hoyo Cundini: 4.705,42 euro.

Josune López Osinagari: 4.774,96 euro.

Gainera, zuzenketa horren ondorioz, aipatu epaiko epaitzaren testua aldatu eginen da eta honela geratuko da:

"Baiesten dut Mikel del Hoyo Cundinek eta Josune López Osinagak Talleres Baraibar, S.L.ren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileei diru kopuru hauek ordaintzera: Mikel del Hoyo Cundin jaunari 10.472,74 euro gordin (horietatik 4.705,42 eurok %10eko berandutza-interesak sortuko dituzte), eta Josune López Osinaga andreari 11.863,51 euro (horietatik 4.774,96 eurok %10eko berandutza-interesak sortuko dituzte).

Epaitzako gainerako erabakiei bere horretan eutsiko zaie.

Berariaz ohartarazten da auto honi ezin zaiola inolako errekurtsorik egin, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 251. artikuluan ezarritakoaren arabera, baina aipatu epaiaren aurka bidezko diren errekurtsoak egin daitezkeela, epaian bertan azaldu zirenak. Errekurtso horiek jartzeko epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Eta Talleres Baraibar, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 21ean.-Idazkari Judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1007294