61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 64/2010 betearazpena

Vanesa Galdeano Sáenzek, Javier Calvo Euguik eta Alejandro Prat Aranazek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, La Nave de Soth, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 64/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Vanesa Galdeano Sáenzek, Javier Calvo Euguik eta Alejandro Prat Aranazek eskaturik, La Nave de Soth, S.L.ren aurkako betearazpena abiarazten da, 10.438,02 euroko printzipala ordain dezan, gehi 626,28 euro behin-behineko interes gisa eta 1.043,80 euro behin-behineko kostuen ordainean.

Eta La Nave de Soth, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 21ean.-Idazkari Judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1007374