61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 0000145/2008 betearazpena
(adiskidetze administratiboaren ekitaldia)

Ana María Felipe Pérezek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, epaitegi honetan Incotec Gestión Inmobiliaria Sociedad Limitadaren aurka epaitegi honetan bideratu den 0000145/2008 betearazpen-prozeduran (adiskidetze administratiboaren ekitaldia), xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Onesten dira autoetan egindako kostu-tasazioa eta interes-likidazioa, guztira 1.474,12 euro. Betearazpenpeko alderdiak, Incotec Gestión Inmobiliaria Sociedad Limitadak, diru kopuru hori ordaindu behar du.

Betearazpenpeko alderdiak dagoeneko 838,10 euro jarri dituenez, Ana María Felipe Pérezi 164,34 euro ordainduko zaizkio interes gisa (horretarako ordainketa-agindua emanen da haren alde) eta gainerako 673,76 euroak proportzionalki banatuko dira kostu-tasazioko atalen artean, era honetan:

Nafarroako Ondasun Higigarrien Erregistroarentzat, 31,89 euro. Erregistro horren kontura transferentzia eginez ordainduko dira.

Soldatak Bermatzeko Funtsarentzat, 641,87 euro. Haren aldeko ordainketa-agindua emanen da.

Ordainketa-aginduen onuradunei ohartarazten zaie ezen, gordailu eta kontsignazio judizialak arautzen dituen apirilaren 21eko 467/06 Errege Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ordainketa-aginduak hiru hilabeteko epean aurkeztu behar direla kobratzeko, ematen diren egunaren biharamunetik hasita, eta egun baliogabeak ere kontatu behar direla, baina, azken eguna baliogabea bada, ordainketa-agindua kobratzeko epea hurrengo egun baliodunean amaituko dela. Aipatu epean kobratzeko aurkeztu ez eta ordainketa-agindua iraungitzen bada, onuradunak beste agindu bat egiteko eskatu ahalko dio idazkari judizialari eta horrek ere iraungitzeko epe bera izanen du.

Ohartarazten da ezen, goian aipatutako errege dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat, ordainketa-agindua ematen den egunetik hasita urtebeteko epean diru kopuruak hartzaileei ematerik ez badago, helbidea edo bizilekua non duten jakiteko bide egokiak erabili arren, edo ordainketa-aginduen onuradunek ez badituzte horiek kobratzeko aurkezten, urtebeteko epea iraganik diru kopuruok "Behin-behinekoz bertan behera utzitako funtsen" kontu berezian sartuko direla.

Ez da inon ageri betearazpenpeko alderdiak ondasun edo eskubide gehiago duenik, kostuengatik ordaintzeko dituen 636,02 euroei aurre egiteko. Beraz, egin bekio behin-behineko kaudimengabeziaren deklarazioa eta, hori baino lehen, entzunaldia eman bekie Soldatak Bermatzeko Funtsari eta Nafarroako Ondasun Higigarrien Erregistroari, hartzekodunak diren aldetik, hamar eguneko epean beren eskubideari komeni zaiona eska dezaten, betearazpen-prozedurak aurrera egiteko. Hala egiten badute zordunaren ondasun zehatzak izendatu beharko dituzte, horien gaineko betearazpena abiaraz dadin.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie zuzenbidez ebazpen irmoa dela.

Eta Incotec Gestión Inmobiliaria Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko apirilaren 22an.-Idazkari Judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1007329