61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 47/2010 betearazpena

Regina Zabalegui Cabestrerok eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, epaitegi honetan Ana Isabel Eceolaza Latorreren aurka bideratu den 47/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpenpeko alderdiaren, hots, Ana Isabel Eceolaza Latorreren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa dekretatzen da:

Iruñeko 2. Jabetza Erregistroko 9119. finka, 884. liburukian inskribatua, 156. liburuan, 43. orrian.

Deskripzioa: Hiri finka.-Merkataritzako lokala Iruñeko Pedro I.aren kaleko 25ean, beheko solairuan, atariaren ezkerraldean. 79,68 metro karratu ditu.

Igor bitez aginduaren bi kopia jabetzaren erregistro egokira, enbargoaren idatzoharra egiteko, eta eskatu, aldi berean, enbargatutako finkaren gaineko zama eta kargen ziurtagiria. Agindua ematen den egun berean faxez bidaliko da erregistrora, deusetan galarazi gabe hura aurkezteko bide arrunta. Aldez aurretik, jakinaraz bekizkio betearazpen autoa eta enbargoa zordunaren ezkontideari, ondasunak irabazpidezkoak baldin badira.

Igor bitez behar diren idatzagiriak enbargoaren idatzoharra egiteko, eta eskatu informazioa aipatu finkaren enbargoaren indarraz, aseguratutako diru kopuruaz eta prozeduraren egoeraz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera adieraz bekie haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3160.0000.64. 0047.10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Ana Isabel Eceolaza Latorreri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko apirilaren 22an.-Idazkari Judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1007291