61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 0000893/2009 demanda

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Amaia Murguia Garmendiak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Transportes Urgatrans, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000893/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Epaitza:

Baiesten dut Amaia Murguia Garmendia andreak Transportes Urgatrans, S.L. enpresaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut enpresa demandatuak bidegabeki kaleratu zuela auzi-jartzailea (kaleratzeak 2009ko azaroaren 23tik aurrera sortu zituen ondorioak). Demandatutako enpresa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera eta auzi-jartzailea berriz onartzera, kaleratzearen aurretik zituen lanpostu eta baldintza berberetan, edo bestela 5.027,40 euroko kalte-ordaina ematera. Aukera hori epai hau jakinarazi eta bost eguneko epean erabili beharko da. Demandatuak aukeretako bat ere espresuki erabiltzen ez badu, langilea berriro onartu duela ulertuko da; eta aipatu aukera edozein modutan erabiltzen dela ere, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari tramitazio aldiko soldaten zenbatekoa ordaintzera kaleratzearen hurrengo egunetik epai hau jakinarazten den egunera arte, biak barne, eguneko 55,86 euro gordin ordainduta, baita Gizarte Segurantzan alta emanda edukitzera ere, soldata horiei dagozkien aldian. Enpresa demandatuak ordaindu beharko ditu prozesuko kostuak, 650 euro, hain zuzen. Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio horri men egitera kondenatzen dut.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eginbidea.-Jakinaraz bekie epaia alderdi guztiei, adieraziz haren aurka erregu-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean. Horretarako aski izanen da epaia jakinaraztean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek bertan agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsoaren berri ematean, alderdi errekurtsogileak errekurtsoa zuzenduko duen legelari bat izendatu beharko du.

Enpresari ohartarazten zaio, errekurtsoa jarriz gero, horren iragarkiarekin batera, Lan arloko epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito, S.A., Banco de Vitoria, S.A.) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 150,25 euro sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko duela. Kontua Iruñeko Nafarroako Gorteak kaleko 5ean dagoen sukurtsalekoa da (3159 kontua, 3159 0000 65. 089309 prozedura).

Halaber, banku eta kontu berean baina aparteko eragiketa batean kondenaren diru-zenbatekoa sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, 3159 0000 67 089309 prozedura zenbakia adieraziz. Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Enpresari ohartarazten zaio, halaber, errekurtsoa jarriz gero, kaleratutako langileari lana eman beharko diola (edo, nahiago badu, lanik egin gabe soldata ordaindu) errekurtsoa tramitatzen den bitartean, betiere langilea berriz onartzea aukeratzen badu. Jakinarazi izanaren frogagarri, sinatu dute eta horren fede ematen dut.

Eta Transportes Urgatrans, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 21ean.-Idazkari Judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1007389