61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 6/2010 betearazpena

Gregorio Iriso Martikorenak eta Pedro Olcoz Labianok eskaturik, Escayolas Narzabal, S.L. enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 6/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Escayolas Narzabal, S.L.ren aurkako betearazpena abiarazten da, Gregorio Iriso Martikorenak eta Pedro Olcoz Labianok eskaturik. Printzipala 25.938,56 eurokoa da, behin-behineko interesak 1.556,31 eurokoak eta behin-behineko kostuak 2.593,85 eurokoak.

Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru horiek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 0030-8025 0000 0000 0000 kontua, 3158 0000 64 0006 10 kontzeptua.

Igor bekie ofizioa erakunde eta erregistro publiko egokiei nahiz Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzuari, eta azken horren txostena ikusita, alderdi demandatuaren helbideari dagokion jabetza erregistroari, haien datuen arabera betearazpenpeko alderdiak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten.

Erants bitez Nafarroako eta Estatuko -hala badagokio- Zerga Ogasunaren, katastroaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren, Gizarte Segurantzaren eta INEMen (betearazpenpeko alderdia pertsona fisikoa bada) datu-basera sartzeko aplikazio informatikotik lortutako oharrak.

Erants bedi Nafarroako Gobernuaren Bezero eta Hornitzaileen Kontsultarako aplikaziotik ateratako oharra, eta emandako informazioa ikusita, Terradisa, S.A., Prefabricados Newplack, S.L., Escayolas Arnaiz, S.L. eta Owerss Reformas y Construcciones y Rehabilitaciones enpresei edozein kontzepturengatik ordaintzeko dituen diru kopuruen enbargoa egitea erabaki da, eta horretarako ofizioak igorriko zaizkie aipatu enpresei.

Behean adierazten diren ezaugarriak dituzten kredituen enbargoa dekretatzen da, betearazpenpeko alderdiarenak baitira. Horretarako, behar den ofizioa egin eta behar bezala argitaratuko da. Enbargoa hamar egunean gauzatuko da gehienez, bidezko diren legezko ohartarazpenak eginda.

Enbargatu behar diren kredituak:

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko alderdiari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

2. Ondoko entitate hauetako kontu korronteetan, aurrezki-gordailuetan edo antzekoetan dauden saldo hartzekodunak eta egiten diren diru-sarrerak:

Caixa D'estalvis de Barcelona, Nafarroako Kutxa, Banco Guipuzcoano eta Nafarroako Rural Kutxa; eta enbargatzen dira, orobat, premiamendupekoaren izenean dauden balore higigarri guztiak, baldin eta aipatutako finantza erakundeak haien gordailuzain edo bitarteko gisa aritzen badira, betiere premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio errekerimendua zordunari edo haren legezko ordezkariari hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston, Nafarroako Gorteen kaleko 5ean (0030.1846 bulegoa) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3158.0000.64. 0006 10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta hori proposatzen diot epaileari.

Eta Escayolas Narzabal, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko otsailaren 12an.-Idazkari Judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1007375