61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 115/2009 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 115/2009 berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

M. Paz Benito Oses andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratu titularrak, jarduketak aztertu ditu eta ondoko epaia eman du.

Ebasketa-falta batengatik bideratu diren 115/09 berehalako falta-judizioaren autoak aztertu dira ahozko eta jendaurreko judizioan. Alderdi gisa aritu dira, batetik, salatzaile gisa, Damián Martínez González jauna, eta bestetik, salatu gisa, Verónica Gheorghe andrea.

Ez salatzailea ez salatua ez dira judizio-ekitaldira agertu.

Fiskaltzak parte hartu du, akzio publikoa egikarituz.

Epaitza:

Verónica Gherorghe andrea absolbitu egiten dut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaion erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Verónica Gheorgheri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 23an.-Epaile Magistratua, M. Paz Benito Oses.

Iragarkiaren kodea: J1007296