61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 2633/2009 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxea alderdi betearazlearen aldeko betearazpena abiarazten da, Paulo Jorge Henriques da Fonsecak, hots, betearazpenpeko alderdiak, zazpi mila laurehun eta hirurogeita zortzi euro eta zentimo bat (7.468,01 euro) eta itundutako interesak ordain diezazkion. Alderdi betearazlearen ordezkari Javier Castillo Torres prokuradore jauna aritu da.

Eta Paulo Jorge Henriques da Fonsecari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 22an.-Idazkari Judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1007290