61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1695/2009 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

"20/2010 epaia. Iruñean, 2010eko urtarrilaren 21ean.

J. Miguel Iriarte Barberena jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1695/2009 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia FCE Bank PLCren Espainiako sukurtsalak sustatu du Dena Obras y Proyectos, S.L.ren aurka (auzi-ihesean dago), diru kopuru bat erreklamatzeko. Auzi-jartzaileak Ángel Echauri Ozcoidi prokuradore jauna izan du ordezkari eta Miguel Angel Zulaica legelari jauna laguntzaile.

Epaitza:

Baiesten dut Angel Echauri Ozcoidi prokuradore jaunak FCE Bank PLCren Espainiako sukurtsalaren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta horrenbestez, auzi-ihesean dagoen Dena Obras y Proyectos, S.L. kondenatzen dut alderdi demandatzaileari hamahiru mila eta hamaika euro eta laurogeita hemezortzi zentimo (13.011,98 euro) ematera, gehi goian aipatutako interesak, eta prozesuaren kostuak ordaintzera.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko."

Eta Dena Obras y Proyectos, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 21ean.-Idazkari Judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1007234