61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Epaia jakinarazteko ediktua. 101/2009 falta-judizioa

Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian, 2010eko apirilaren 23an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 101/2009 falta-judizioa bideratzen ari dela, irain-falta batengatik eta derrigortze- edo iseka-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Nik, Esther Fernández Arjonilla andreak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko magistratuak, 000101/2009 falta-judizioko autoak aztertu ditut. Horietan alderdi gisa aritu dira Fiskaltza eta, inplikatu gisa, Vasilica Lidia Ciuraru eta Fabiano Kovalski. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenez baliatuta, ondoko epaia eman dut Erregearen izenean.

Epaitza:

Fabiano Kovalski kondenatzen dut, Zigor Kodearen 620.2 artikuluko iseka-falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, hamabost eguneko isuna ordaintzera eguneko hamabi euroko kuotarekin, ezertan galarazi gabe Zigor Kodearen 53. artikuluko erantzukizun pertsonala.

Kostuak ofizioz ordainduko dira.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondorioetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Fabiano Kovalskiri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, ediktu hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2010eko apirilaren 23an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1007357