61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: obretarako baimena eskatzea

Eskatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Departamentua.

IFZ: P 2000000F.

Helbidea: Gipuzkoa plaza, zk.g. 20004-Donostia (Gipuzkoa).

Ibai edo errekaren izena eta kodea: Urumea: 1.0300.

Tokia: Mendarazko zentral hidroelektrikoaren presa.

Udalerriak eta probintziak: Errenteria (Gipuzkoa) eta Arano (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Gipuzkoako Foru Aldundiak baimena eskatu du Urumea ibaian dagoen Mendarazko zentral hidroelektrikoaren presa txikia eraisteko, Errenterian (Gipuzkoa) eta Aranon (Nafarroa).

Obrek presa txikia, arrainentzako eskala eta ubidearen hartunea eraistea ekarriko dute, baina ez dira eraitsiko presa txikiaren bi horma-bularrak. Eraispenetik ondorioztatzen den materiala txikitu, eta ur apalen istilean eta ubidean utziko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek epe horretan erreklamazioak aurkeztu ahal izan ditzaten Errenteriako eta Aranoko udaletxeetan edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Uren Ikuskatzailetza, Errotaburu pasealekua 1, 8.a, 20071, Donostia). Espedientea azken helbide horretan egonen da ikusgai.

Donostian, 2010eko apirilaren 19an.-Idazkari nagusia, eskuordez, zerbitzuburua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zena eta 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenak indarrean jarri zuena), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1007312