61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

762/2010 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2010, 2011 eta 2012ko gastua baimentzen duena.

Maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da Nafarroako Gobernuaren enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu eta gauzatzea, zerbitzu eta programa hauek modu koordinatuan kudeatuz: enplegua, lanean hastea, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza sustatzekoak eta Nafarroako enpleguaren egoera eta horren gaineko politikak aztertzekoak. Deialdi horiek 2010. urtea baino lehenago onetsi dira.

Nafarroako Gobernuak, 2010eko martxoaren 15ean, 4.883.309,59 euroko urte anitzeko gastua onetsi zuen, "Lantegi eskolak eta lanbide etxeak" izeneko programa finantzatzeko, honela banaturik:

-1.236.956,72 euro, 2010. urteko aurrekontuaren kargura.

-2.672.301,52 euro, 2011. urteko aurrekontuaren kargura.

-974.051,35 euro, 2012. urteko aurrekontuaren kargura.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 52. artikuluan ezarritako moduan.

Azaldutakoarekin bat, proposamen txostena ikusita eta maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 11.2 artikuluaren bidez emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen diru-laguntzetarako 2010eko gastua egiteko baimena ematea. Hona diru-laguntza horiek:

-"Lantegi eskolak, lanbide etxeak, sustapen eta garapen unitateak, EGF programarako" diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 18an emandako 2925/2006 Ebazpenaren bidez arautuak, 2411 zenbakiarekin diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentralean jasoak. Diru-laguntzek 1.236.956,72 euro egiten dute, "Lantegi eskolak, lanbide etxeak eta enplegu lantegiak. 2007ES05UPO001 EGF programa" izeneko 84100 881001 4819 242200 kontu-sailaren kargura.

2. 2011. eta 2012. urteetarako gastua baimentzea, "Lantegi eskolak eta lanbide etxeak, sustapen eta garapen unitateak, 2007ES05UPO001 EGF programarako" diru-laguntzetarako. Laguntza horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 18an emandako 2925/2006 Ebazpenaren bidez arautu dira, 2411 zenbakiarekin diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentralean. Diru-laguntzek 2.672.301,52 euro eta 974.051,35 euro egiten dute, hurrenez hurren, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren 2011ko eta 2012ko aurrekontuetan dagozkien kontu-sailen kargura ordainduko dira.

3. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan dagoen kontu-hartzaile delegatuari igortzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko apirilaren 9an.-Zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F1006964