61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2009-EXT-1356

2009ko abenduaren 4an ofizioz hasi zen aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren inguruabarrak dituena, kontzesioaren titularrak epeak bete ez dituenez aprobetxamendua amaitu delako.

Inguruabarrak:

Jatorrizko titularra: Maria del Carmen Erbiti Arbilla.

Ur ibilgua: iturburu izengabea, Ultzama ibaikoa.

Alderdia: Tellegia.

Udalerria: Ilarregi-Ultzama (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,0035 l/s.

Eskubidearen izenburua: Ebroko Ur Konfederazioaren 2003ko martxoaren 11ko ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Uren Erregistroko A Atalaren 36. liburukiaren 47. orria.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea agerian egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko apirilaren 6an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1007314