61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Ebroko urtegiaren 2010eko erregulazio kanona

2010eko apirilaren 8an, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak onetsi du Ebroko urtegiaren 2010eko erregulazio kanonerako proposamena, apirilaren 11ko 849/1968 Errege Dekretuaren bidez (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa) onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Hona hemen banaketa:

A.-Nekazaritzako erabiltzaileak:

1.-Ebroko urtegia abiarazi ondorengo kontzesioa duten eta Ebroko urtegiaren erregulazioaz baliatzen diren hektareek 7,5638025 euro ordainduko dute hektareako, erregulazio kanon gisa.

2.-Ebroko urtegiaren zerbitzua abiarazi aurreko kontzesioa duten eta berariazko sistema bati heltzen ez dioten hektareek 1,5127605 euro ordainduko dute hektareako, erregulazio kanon gisa.

3.-Ebroko Ur Konfederazioak ustiatzen dituen ubideek 1,5127605 euro/hektareako zenbatekoa gehituko dute beren ureztaketa tarifetan, Ebroko urtegiaren zerbitzua abiarazi baino lehen ureztatutako hektareetarako eta, 7,5638025 euro/hektareako zenbatekoa, aldiz, urtegiaren zerbitzua abiarazi ondoren ureztatutako hektareetarako. Era berean, 0,0047274 euro/metro kubikoko zenbatekoa gehituko dute Ebroko urtegiaren ondorengo horniduretarako, eta 0,0009455 euro/metro kubikoko zenbatekoa, ostera, urtegiaren aurreko horniduretarako.

B.-Erabiltzaile hidroelektrikoak:

1.-Ebroko urtegiaren zerbitzua abiarazi ondorengo jauziei 0,0018910 euro/kWh-ko kanona dagokie, Ebroko urtegiak hornitzen dituen ibilguek instalazio bakoitzean, ibaiaren agorraldiko ibilgu arruntaren gainean, lortzen duten ekoizpenari dagokionez, dagokion neguko murrizketa kontuan hartuta.

2.-Ebro ibaiko aurreko jauzi guztiek 0,00094548 euro ordainduko dute lortutako kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

C.-Hornidurak:

Ebroko urtegiaren zerbitzua abiarazi ondorengo kontzesioa duten eta berariazko sistema bati heltzen ez dioten hornidurek 0,0047274 euro ordainduko dute lortutako m³ ur bakoitzeko, erregulazio kanon gisa.

Ebroko urtegiaren zerbitzua abiarazi aurreko kontzesioa duten eta berariazko sistema bati heltzen ez dioten hornidurek 0,00094548 euro ordainduko dute lortutako m³ ur bakoitzeko, erregulazio kanon gisa.

D.-Industriako erabiltzaileak:

Ebroko urtegiaren erregulazioaz baliatzen diren industriako erabiltzaileek 0,4727377 euro ordainduko dute lortutako 1.000 m³-ko, erregulazio kanon gisa.

Aditzera ematen da, kanon horrek kalte egiten diela uste dutenek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioko lehendakari jaunari zuzenduta, hamabost (15) egun balioduneko epean, iragarki hau Zaragozako, Errioxako, Nafarroako, Arabako eta Burgosko Aldizkari Ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Proposamena ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioaren bulegoan (Sagasta pasealekua, 26, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko apirilaren 12an.-Zuzendari Teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1007224