61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Lodosako Ubidearen ura erabiltzeko 2010eko tarifak

2010eko apirilaren 8an, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak onetsi du Lodosako Ubideako ura erabiltzeko 2010eko tarifarako proposamena, apirilaren 11ko 849/1968 Errege Dekretuaren bidez (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa) onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Hona hemen banaketa:

A) Ureztatu beharreko hektareak: 50,62762654 euro/ha.

-Ureztapenerako hornidurak: 0,00624528 euro/m³.

B) Hornidurak: 0,06527458 euro/m³.

C) Ureztatu beharreko neguko hektareak (%30): 15,18828796 euro/ha.

-Ureztapenerako neguko hornidurak: 0,00624528 euro/m³.

Tarifa horren barnean ez da sartu Ebroko urmaelaren erregulazio kanona, bereizirik ordainduko baita.

Aditzera ematen da, tarifa horrek kalte egiten diela uste dutenek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioko lehendakari jaunari zuzenduta, hamabost (15) egun balioduneko epean, iragarki hau Zaragozako, Nafarroako eta Errioxako Aldizkari Ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Proposamena ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioaren bulegoan (Sagasta pasealekua, 26, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko apirilaren 12an.-Zuzendari Teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1007223