61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Esako urtegiaren 2010eko erregulazio kanona

2010eko apirilaren 6an, Zuzendaritza Teknikoak onetsi du Esako Urtegiaren 2010eko erregulazio kanonerako proposamena, apirilaren 11ko 849/1968 Errege Dekretuaren bidez (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa) onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

A) Ureztatzeko Bardeako Ubidearen uraren kontzesioa duten nekazaritzako erabiltzaileek 4,2157606823 euro ordainduko dute hektareako, erregulazio kanon gisa.

B) Ureztatzeko Esako presaren aurrean Aragoi ibaiaren uraren kontzesioa duten nekazaritzako erabiltzaileek 0,4403489402 euro ordainduko dute hektareako, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

C) Itoizko presaren atzean Aragoi ibaiko ureztatzeko uraren lagapena duten nekazaritzako erabiltzaileek 2,8105071215 euro ordainduko dute hektareako, Esako Urtegiaren erregulazio kanon gisa.

D) Ebroko Ardatza Esako urtegiaren erregulazioaren onuraduna izanen da eta 10.925,85 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da, Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

E) Bardeako Ubideko zentraletan aprobetxamenduak dituzten erabiltzaile hidroelektrikoek 0,0010539402 euro ordainduko dute kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

F) Presaren erregulazioa baino lehen Irati ibaiaren elkargunearen aurrean Aragoi ibaiaren kontzesioa duten erabiltzaile hidroelektrikoek 0,0008909991 euro ordainduko dute kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

G) Presaren erregulazioa baino lehen Irati ibaiaren elkargunearen atzean Aragoi ibaiaren lagapena duten erabiltzaile hidroelektrikoek 0,0005316951 euro ordainduko dute kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

H) Horniduretako eta industria erabilera kontsumitzaileetako erabiltzaileek, ura Bardeako Ubidetik hartzen dutenek, 0,0026348504 euro ordainduko dute metro kuboko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

I) Horniduretako eta industria erabilera kontsumitzaileetako erabiltzaileek, Aragoi ibaiko uraren kontzesioa dutenek, 0,0017565670 euro ordainduko dute metro kuboko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

J) Erabilera ez kontsumitzaileetako erabiltzaileek, Irati ibaiaren elkargunearen aurrean Aragoi ibaiko uraren kontzesioa dutenek, 0,0002634850 euro ordainduko dute metro kuboko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

K) Erabilera ez kontsumitzaileetako erabiltzaileek, Irati ibaiaren elkargunearen atzean Aragoi ibaiko uraren kontzesioa dutenek, 0,0001756567 euro ordainduko dute metro kuboko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

L) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak) organo kudeatzaileari 242.472,09 euroko erregulazio kanona ordainduko dio.

Aditzera ematen da, kanon horrek kalte egiten diela uste dutenek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioko lehendakari jaunari zuzenduta, hamabost (15) egun balioduneko epean, iragarki hau Zaragozako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Proposamena ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioaren bulegoan (Sagasta pasealekua, 26, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko apirilaren 7an.-Zuzendari Teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1007222