61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EBRO KIROL MANKOMUNITATEA

Ordenantza, "Ebro" Kirol Mankomunitatean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko, eta Datuen Babesari buruzko Lege Organikoari loturiko bertze gai batzuen gainekoa.
Hasierako onespena

"Ebro" Kirol Mankomunitatearen Batzarrak, 2010eko martxoaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen "Ebro" Kirol Mankomunitatean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko eta Datuen Babesari buruzko Lege Organikoari loturiko bertze gai batzuen gaineko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Castejonen, 2010eko apirilaren 20an.-Mankomunitateko burua, Lourdes Mauleón Matute.

Iragarkiaren kodea: L1007399