61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EBRO KIROL MANKOMUNITATEA

2010eko aurrekontuak. Hasierako onespena

Ebro Kirol Mankomunitatearen Batzarrak, 2010eko martxoaren 30ean egin bilkuran, Entitatearen 2010eko aurrekontua onetsi zuen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Castejonen, 2010eko apirilaren 20an.-Mankomunitateko burua, Lourdes Mauleón Matute.

Iragarkiaren kodea: L1007397