61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

161/2010 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, irakaskuntzako erdi eta goi mailetarako 2009-2010 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorra behin-behinekoz ebazten duena.

Ikusirik Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak irakaskuntzako erdi eta goi mailetako beka eta laguntzen 2009-2010 ikasturteko deialdi orokorra behin-behinekoz ebazteko eman duen txostena (deialdia ekainaren 25eko 386/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2009ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abuztuaren 26an), eta ebazpen horren 12.1 eta 15.1 arauetan ezarritakoa betetzeko asmoz.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren ikasleei erdi eta goi mailako ikasketetarako beka jasotzeko eskubidea hasiera batez onartzea, bidezko erreklamazioak galarazi gabe.

2. Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasleei beka behin-behinekoz ukatzea deialdiko baldintzak betetzen ez dituztelako, harik eta argibide osagarriak biltzeko lanak bukatu arte eta arauzko epe eta moduan aurkezten diren beka edo laguntza espedienteen berrikuspen eskaerak ebatzi arte. Jasotako eskaeren eta agirien zuzentasuna egiaztatu ahala, bekak eman eta ordaindu eginen dira, hala badagokie.

3. Ikasketarako, garraiorako, jantokirako eta bizitokirako beka edo laguntzen zenbatekoak, errenta tarteen araberakoak, eta laguntza bereziei dagozkienak aipatu deialdiaren 11. arauan ezarritakoak izanen dira.

4. Onuradunei pagatu beharreko zenbateko zehatza Nafarroako Gobernuak ematen duen laguntzari Hezkuntza Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzak ematen duen bekaren zenbatekoa kenduz lortuko da, deialdiaren 11. arauan xedaturikoarekin bat.

5. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari behar diren kudeaketak egiteko baimena ematea interesdunei onartu edo ukatu zaizkien beka eta laguntzak jakinarazteko, behar diren administrazio egiaztapenak egiteko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan onuradunen alde ordainketa aginduak luzatzeko eta beka edo laguntza espedienteen berrikusketa eskaerei buruzko ebazpena emateko.

6. Deialdiaren 15. araua betetzearren, I. eta II. eranskinetan biltzen diren eskatzaileek esleipen irizpideak oker ezarri zaizkiela uste badute edo, inguruabar ekonomiko eta akademikoengatik, laguntza jaso duen beste izangairen batek baino eskubide gehiago dutela iruditzen bazaie, beren beka edo laguntza espedientearen berrikusketa eskatzen ahal dute, hilabeteko epearen barnean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Eskaria Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari zuzenduko zaio. Halaber, zerbitzu horrek ofizioz ikuskatzen ahalko ditu akatsak dituzten espedienteak edo 2009/2010 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorrean xedaturikoa urratzen dutenak.

7. 2009/2010 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorreko kanpaina 2010eko irailaren 30ean itxiko da behin betiko. Espediente edo erreklamazioren bat gero ebazten bada, 2010/2011 ikasturteko bekekin pagatuko da.

8. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena jaso ondoren behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2010. urteko gastuen aurrekontuko "Irakaskuntzako erdi eta goi mailetarako beka eta laguntzak" izeneko 410002 41150 4800 323100 kontu-sailaren kargura.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta ebazpen honen eranskinak jendaurrean jartzea honako tokiotan:

-Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoa, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña.

-Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoa, Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña.

10. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Beka Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari.

Iruñean, 2010eko martxoaren 31n.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F1006675