61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun azterlana

Villatuertako Udaleko alkateak, 12/2010 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Raúl Azpilicueta Goicochetak sustatutako xehetasun azterlana, Villatuertako 1. poligonoko 1642. lurzatiko eraikinaren lerrokadurak eta sestrak egokitzeko.

2. Espedientea jendaurrean paratzea hogei egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan argitara emanda eta Udalaren bulegoetan ikusgai egonda, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Villatuertan, 2010eko otsailaren 1ean.-Alkatea, Francisco Ortega Gallardo.

Iragarkiaren kodea: L1008270