61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Aldaketa, Pitillasko Udalaren bazkalekuetako larreen
(belarra eta ura) esleipena eta aprobetxamendua arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Pitillasko Udalak, 2010eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Pitillasko Udalaren bazkalekuetako larreen (belarra eta ura) esleipena eta aprobetxamendua arautzen dituen udal ordenantzan. Iragarkia 2010eko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 24an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Pitillasen, 2010eko maiatzaren 6an.-Alkatea, Amador Jiménez Herrero.

Aldaketa ordenantzan

8. artikulua.

"Udalaren Osoko Bilkurak ezarriko du bazkaleku bakoitzak zenbat abere jasaten ahal duen, abelburu bakoitzaren kanona espeziearen arabera, baita esleitzeko prezioa ere, larreen benetako balioaren %80 baino txikiagoa izanen ez dena.

9. artikulua.

"Kanon bat, urtean 0,20 eurokoa, ezartzen da ardi-buru edo ahuntz-buru bakoitzeko, eta 1,80 eurokoa behi-buru bakoitzeko, Udalaren bazkalekuak erabiltzeagatik... ".

10. artikulua.

"8. artikuluan xedatutakoa ukatu gabe, ezartzen da bazkaleku bakoitzak ondoko abere kopurua jasaten ahal duela:

-Carnicería: 950 ardi-buru edo 133 behi-buru.

-Dolomondos eta Carra Beire ureztalurra: 700 ardi-buru edo 87 behi-buru.

-Picarana eta Aborral del Cascajo: 950 ardi-buru edo 158 behi-buru.

-Ureztalurra, Majuelos eta Barrancaz: 60 ardi-buru edo 10 behi-buru.

-Hegoaldeko ureztalurra: 80 ardi-buru edo 14 behi-buru.

13. artikulua.

"8. artikuluan xedatutakoa ukatu gabe, esleipen prezioa ondoko balioetan ezartzen da:

-Carnicería: 3.438 euro.

-Dolomondos eta Carra Beire ureztalurra: 2.182 euro.

-Picarana eta Aborral del Cascajo: 6.520 euro.

-Ureztalurra, Majuelos eta Barrancaz: 270 euro.

-Hegoaldeko ureztalurra: 378 euro...".

35. artikulua. Debeku da bideetan, lur larre utzietan, altxonbideetan eta abarretan herbizidak botatzea. Zuzenean ereiten denean, herbizidak erabiltzea nekazaritzako beste lan bat gehiago dela ulertuko da, eta hurrengo artikuluan ezarritako datei eutsi beharko zaie. Nolanahi ere, herbizida bota baino bost egun lehenago jakinarazi behar dio nekazariak abeltzainari.

37. artikulua. (Erantsi egin da) Herrilurrean hobekuntza bat gertatu edo laborea aldatzen denean, Osoko Bilkurak erabaki ondoan, dagoen aprobetxamendua esleitu gabe uzten ahal da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen prozedurari jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: L1008030